120 eragiletatik gora bat egin dute Irailaren 21eko manifestazio orokorrarekin

Aste honetan Ortzadar elkarteak, hainbat instituzio eta enpresekin batera, EuroPride-aren antolatzaile diren eragileak elkartzen dituen elkartea den EPOAren bileraren anfitrioia izango da. EPOA bezalako elkarteko partaide izateak eta gurea bezalako kolektiboei eman nahi zaien joera kapitalistak gaitzespen irmoa merezi du.

Lehiakortasun kapitalistaren dinamika jarraituz, “ahal duenak ahal duena” esaerarekin, aurretik zanpatzen gintuen sistema berak, orain lekua dauka LGTB+ kolektiboaren parte batentzat. Badago gure borrokan merkatu-hobirik ikusi duenik. Gay hotelak eraikiz, LGTB+ kolektiboarentzat ekitaldiak antolatuz edota bide batez, hausnarketa espazioetan LGTB polizia sartzen saiatuz, esaterako. Hau guztia, gure kolektiboa borrokan jaio eta hazia dela ahaztuz egiten dute. Erabateko ikusezintasunari -ez denean baztertze edo jazarpena izan, HIESaren pandemiari, ukazioari, trans pertsonen etengabeko agresioei… aurre egin behar izan diegu. Eta hemen ez digu inork ezer oparitu, lortutako guztia eskuetatik kendu diegulako izan da. Ezin dugu aurrera jarraitu, egindako ibilbidea ahaztu gabe. Baina gehien bat, ezin dugu ahaztu aurrera jarraitzeko, borrokaren ikuspegitik irudikatu behar ditugula estrategiak.

Hau guztia garrantzitsuegia da gure mugimendua dinamika kapitalistei lotzen uzteko. Egun hauetan, Euskal Herriak, gayfriendly hiriak, balantze ekonomikoak, ikuspegi enpresarialak edota turismoa bezalako gaiak hitz-egingo diren bilera baten agertoki izango da. Eskubideen eta garapenaren inguruan hitz-egingo dutela esango dute, ordea. Denbora da mugimendu sozialek bi hitz hauek zalantzan jartzen ditugula. Noren garapena? Zeinen lepotik? Noren eskubideak?

Horregatik, Euskal Herrietako herri mugimendua, fronte guztietatik, Harro!tik egindako deialdiaren berria jaso du. Eremu anitzetako ehun eragile baino gehiago eredu honen gaitzespen kolektibora atxikitu dira. Euskal Herrietako transmaribibollo kolektiboen gehiengo handia -baita estatuko puntu ezberdinetako hainbat ere-, mugimendu feminista, gazte edota ikasle mugimenduak, okupazio mugimendua edota ia sindikatu guztiak.

Gehiengo soziala kalean egongo da. Gehiengo soziala Harro! Plataformatik irailaren 21ean arratsaldeko 17.30eta Arriagatik abiatuko den manifestazioan egongo da. Mobilizazio hau ageriko egin genuenean, sostengu eta babes ezberdinak gehitzeko harreman sareak eraikitzeko lanean jarriko ginela informatu genuen. Gaur, ehun kolektibo eta elkarte inguruko zerrenda bat aurkezten dizuegu.Kolektibo eta elkarte hauek, larunbatean EPOAren bilerara lagunduko gaituzke, ozen oihukatzeko: “Harro ez da Pride. Ez gaude salgai!”.

Aipatzekoa da, egun berdinean, borroka eguna antolatu duten (eta Harro!ko kideok parte hartuko dugun) metalaren sekzio sindikalarekin egindako aliantza. Zeintzuk arratsaldean antolatu dugun manifestaziora gehituko diren.

Gainera, ostiralean, hilak 20, arratsaldeko 18.00tatik aurrera, 7katu Gaztetxean Harro! Plataformaren aurkezpen bat egingo dugu. Ostean, BilbaoBizkaiaPride-aren atzean ezkutatzen dena argitzeko hitzaldi bat eskainiz.

Larunbatean, hilak 21, Ortzadar eta EPOAren eredu merkantilistaren aurka kalera protestatzera irtetzeaz gain, goizeko 10.30etatik aurrera, 7katu Gaztetxean mahai-inguru ezberdinak antolatu ditugu. Non, eragile politiko ezberdinek BilbaoBizkaiaPride, Gasteizko Final Four, MTV EMA edota BBK Live bezalako ekitaldien ondorioak edota borroka sozialen (purple/green/pinkWashing) merkantilizazio eta asimilazio prozesuak hobeto ulertzen lagunduko diguten.

Gauean festarako tartea ere egongo da. Izan ere, gure kolektiboak zerbait ongi ulertu badu, borroka eta festa batera doazela da. Horregatik, hortzak erakusteari utzi gabe eta adarra jotzen jakinda, 7katu Gaztetxean ospatuko den (H)OrtzAdarra Jo! Festara animatzen zaituztegu.

Antolatu ditugun ekitaldietara parte-hartzera animatzen zaituztegu. Baita jarrera antikapitalistetatik jendartea eraldatzeko lanean jarraitzera ere.

Atxikimendua eman duten eragileak:

TransMariBiBollo / LGTBI eragileakEuskal Herrikoak
7menos20
Aldarte
Antsoainen Harro
B.A.L.A
Bizkaiko E28 koordinadora
Bullerak
Donostiko asanblea Transmarikafeminista
EHGAM
Euskal Hartzak
Gasteizko E28 koordinadora
Guztiok
Hiruki Larroxa Kolektiboa
Intifada Marika
Iruñeako asanblada transbollomarika
Iruñeako E28J Plataforma
Lugatibe
Iris proiektua
Lumagorri
Medeak
MDMA Bollera taldea
Miaukatuz
Ozen LGTB
Sare lesbianista
Uribe Kostako Asanblada Transmaribibollo-a
Zikutak

Estatu mailakoak

Asamblea de Marikas Llibertaries Transfeministes de Barcelona
Assemblea Atzagaia (Bartzelona)
Bloque Andaluz de Revolución Sexual
Bujarra Asturies
Fúria Desviada (Terrassa)
MMM (Movimiento Marika de Madrid)
Orgullo Crítico Madrid
Rudes Rebels (Col·lectiu feminista anticapitalista i antifeixista d’acció directa – Terrassa)
THC (Trans Histerikas Combativas de Barcelona)

Sindikatuak

ELA
LAB
CCOO
ESK
STEILAS
CNT
Hiru
Etxalde

Internazionalistak

Komite Internazionalistak
BDZ Bizkaia
BDZ Gasteiz
INCYDE
Ongi Etorri Errefuxiatuak

Feministak

Aistak Sopelako talde feminista
Amar kolektibo feminista
Arabako emakumeen asanblada
Argitan E.A.E Barakaldo
Asociación Mujeres en la Diversidad
Basauriko emakumeen taldea
Bargaztak, Oñatiko talde feminista
BEA (Bizkaiko Emakume Asanblada)
Bilboko Okupazio bulegoa
Bilgune feminista
Emakumeok gerraren aurka
Emagin
Emari Sestaoko talde feminista
Faktoria Lila
FeministALDE
Kalamiak Bilboko Alde Zaharreko Gazte Talde Feminista
Komantxe konpartsa
La posada de los abrazos – Besarkatuz
Lore More
Marienea Basauriko emakumeen etxea elkartea
Marimatraka Santurtziko talde feminista
Mariorratz Talde Feminista
Mujeres del mundo-Babel
Negeak
Oreretako Amalatz feminista taldea
Plaza feminista
Portugaleteko mugimendu feminista
Raizes
Revoltosas Bilbi
Usansoloko Talde Feminista

Gazteak eta ikasleak

Eragin Bilbo
Alternatiba gazteak
Ernai
Gazte komunistak
Ikasle Ekintza
Judimendiko Gazte asanblada

Okupazio mugimendua

7katu gaztetxea
Anna Campbell gune askea
Bilboko okupazio bulegoa
Errekaleor Bizirik
Gasteizko Gaztetxea
Hori Bai gaztetxea
La Kelo gaztetxea
Talka
Txirbilenea kulturgunea

Eragile anitzak

SOS racismo Araba
SOS Racismo – Bizkaiko SOS arrazakeria
Ailaket
Akelarre
Arkanbele
Askekintza
Bizilagunekin
Bizilur
Bizkaiko Etxebarrukoak-ATH
Bizkaiko Urtxintxa Eskola
Euskal Herrian Euskaraz
Ekintza Zuzena
Ekologistak martxan
Goierri Antiespezista
Hala Bedi irratia
Joxemi Zumalabe
Kaixo Konpartsa
Komantxe konpartsa
KEM-MOC
Mugarik gabe
NOR EH Antiespezista
PDS – Plataforma por los Derechos Sociales de Gasteiz
Piztu Bilbo
Sare Antifaxista
Taupaka Sortzailen elkartea
Txomin Barullo Konpartsa
Uluka Roller Derby

* Aipatutako eragileetaz aparte, eremu politikotik EHBildu, Elkarrekin Podemos, Alternatiba eta Ezker Anitza alderdien babesa jaso du deialdia.

Azpimarratzea dago Metaleko Intersindikalarekin sortutako elkarlana.