STEILASek Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako “Dena esanda dago” mobilizazioekin bat egin eta azaroaren 25ean Euskal Herrian gauzatuko diren ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Mezu honi erantsita aurkituko duzu Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren manifestazioen toki, ordu eta datak biltzen dituen kartela. Guk pedagogia feministaren bidean jarraituko dugu borrokan tinko.

Gogorarazten dizugu STEILASen Emakumeen Idazkaritzak “Mozorrotutako indarkeria biluztu!” Unitate Didaktikoa eta dagokion kartela prestatu dituela eskolan erabili dezazun.
Eskuragarri duzue gure web-orrian:

https://steilas.eus/arloak/emakume-idazkaritza/azaroak-25-mozorrotutako-indarkeria-biluztu/