Joan den asteazkenean, abenduaren 4an, egin ziren Klaustrorako hauteskundeetan, Batzen hautagaitza (Steilasek bultzatua) izan da garaile, bai botoetan, bai klaustrokide kopuruan.

29 klaustrokidetik, 11 lortu ditu Batzenek. Geroa hautagaitzak (LAB ek bultzatua) 10 lortu ditu, Estabilidad y promoción ya! hautagaitzak (UGT-k bultzatua)7, eta Aurrerantz  hautagaitzak (CCOO-ek bultzatua) klaustrokide 1.

Batzen-etik eskerrak eman nahi ditugu jasotako babesagatik, langileen eskubideen eta unibertsitate publikoa hobetzearen alde lanean jarraitzeko aukera emango digulako.

Zorionak guztioi,

STEILAS