Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordean agerraldia egin dugu
Eskerrak eman gonbidapenagatik:
STEILAS sindikatua hezkuntzako sindikatua da. Oraingoan euskal enplegu publikoaren lege zirriborroaren inguruko iritzia eskatu diguzue. Orain arte agerraldia egin duten sindikatuen ekarpen gehienekin bat egiten dugu, baina ukaezina da hezkuntzak bere izaera propioa duela, idiosinkrasia propioa du funtzio publikoa osatzen dugun sektoreen artean, bi arrazoi aipatuko ditugu:
-
Hezkuntza zerbitzu publikoa eskainitzen duten ikastetxeak ez dira soilik funtzionarioen kudeaketa esparrua. Guraso, ikasle eta langilez osatutako komunitatea gara eta erabakiak modu partekatuan hartzen ditugu.
-
Hezkuntzako langileongan ardura berezia ipintzen da. Azken aldian Euskadiko Eskola Kontseiluko txostenetan, hezkuntza lege berri baterako sasiakordioan edo komunikabideetan gure gain jartzen da hezkuntzaren etorkizuna. Guztiok ados gaude horretan, baina, aldi berean, arrazoi ezberdinengatik, hala nola, teknologia berriak, berrikuntza pedagogikoa e.a…. sektoreko langileen desprofesionalizazio nabarmena pairatzen ari gara.
Desprofesionalizazio horretan ere, agerikoa da sektoreak bere negoziazio esparru propiorik ez izateak duen eragina. STEILAS sindikatuak ez du mahai orokerrean ordezkaritzarik (sektorean, modu nabarmenean, gehiengoa duen arren) eta, aldiz, gure mahai sektorialean erabakita heltzen zaizkigu mahai orokorrean lantzen diren kontu ugari. Hezkuntzako langileok funtzio publikoko zati oso handi bat osatzen dugu eta gure sindikatuaren ordezkaritza zein den ikusita, ulergaitza da soldatak, adibidez, negoziatzeko aukerarik ez izatea. Hori da, beraz, gure lehenego aldarrikapena: negoziaketa esparru propioa izatea gure sektorean.
Adibide bat jarriko dugu: 2018ko maiatzaren 14an Hezkuntza Sailarekin irakasleok Aurreakordio bat sinatu genuen. Egun batzuk lehenago mahai orokorra bildu zen eta bertan guretzat lehentasun osoa zuen gai bat jorratu zen: baja egoeran dauden langileek ordainsariaren 100%a jasotzeko zuten eskubidea. Guk batetik eta bestetik zetozen zurrumurruak besterik ez genituen eta sinadura egunera baldintza horietan heldu ginen. Kontuan izan STEILASek gehiengo nabarmena duela irakasleen kolektiboan. Era honetako egoerak kafkianoak dira eta ezin dira errepikatu.
Goazen edukietara:
Bat gatoz ELA, LAB eta, batez ere, ESK sindikatuek eginiko gogoeta nagusiekin, eta ez ditugu errepikatuko, baina laburtuz:
-
Mahai orokorrean ordezkaritza duten sindikatu guztiek aho batez baztertu dute enplegu publikoaren lege proposamen hau, eta hezkuntzan gehiengo zabala duen sindikatuak ez du interlokuziorik ere izan. Hezkuntzan negoziazio kolektiborako eskubidea erabat urratzen da.
-
Enpleguaren arloan:
-
Behin-behinekotasuna EAEko Administrazioen arazo nagusietako bat da eta aldi baterako kontratazioaren gehiegizko erabilerari mugarik ezarri gabe jarraitzen du. Hezkuntzan eragin kaltegarria nabarmen areagotzen da. Oinarrizko eskubidea bermatzen duen zerbitzu batek, gutxieneko batzuk bete behar baititu. Gaur egun hezkuntzan dauden behin behineko langileei kontsolidaziorako ateak irekitzea premiazkoa da eta berehalako eta berariazko trataera behar du kontu honek.
-
Lege-proiektuaren 19. eta 20. xedapenetatik kanpo geratzen dira unibertsitatez kanpoko irakasleak.
-
-
Ez du genero-berdintasunaren aldeko apustu egiten eta soldaten arteko arrakalari ez dio aurre egiten.
STEILASek ez ditu ezagutzen Administrazio
Orokerreko funtzionamendu moduak, horregatik, mahai gainean dugun enplegu publikoaren legean jasota dauden zenbait kontuk gure ikastetxeetan izan dezaketen eraginaren inguruko iritzia emango dugu, besterik ez.
Guretzat, arestian esan bezala, ikastetxe bakoitza funtzionarioz eta erabiltzaileez osatutako espazio bat baino askoz gehiago da. Horregatik, administrazioak langileen lan baldintzetan edo ikastetxeak funtzionatzeko duen moduan tekla txiki bat ukitzen duenean, horrek, eragin zuzena du Eskola Komunitate osoan.
Horren adibide dugu LOMCE legeak zuzendari berriak aukeratzeko ezarritako prozedura, gurean ere aplikatu dena. Eredu gerentzialen bidean, Eskola Komunitatearen parte hartzea baztertu zen.
Beraz, aztergai dugun legean jasotako kontu batzuk garatuz gero, eskola publikoek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatearen kaltetan izango dela uste dugu. Honakoa aipatzen da dokumentuan:
Hortik, beraz, euskal enplegu publikoaren lege hau onartzearen garrantzia, aktibatu egingo ditu-eta alderdirik berritzaileenak, hala nola: zuzendaritza publiko profesionala, karrera profesionala, jardunaren ebaluazioa, ordainsarien sistema eta lanpostuak hornitzeko sistemak.
Goazen puntuz puntu:
1.- Zuzendaritza Publiko Profesionala
Zuzendaritza karguak modu demokratikoan aukeratzea defendatzen du STEILASek klaustroaren proposamenez eta eskola komunitatearen oniritziarekin Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenean. Ezagutu izan ditugu duela hamarkada asko “Cuerpo de Directores edo Zuzendari Kidegoak”. Eskola publikoaren demokratizazio bidean bertan behera geratu zen eredu hori 90eko hamarkadan, baina hezkuntzan bizi dugun olatu neoliberalak gai hori mahai gainean jartzera eraman ditu gobernu asko. Zuzendariak eskola komunitateari lotutako kidea izan behar du, ikastetxearen ibilbidea ezagutzen duena, familiekin eta irakasleekin harreman sendoak dituena. Ikastetxe publikoetarako ez digu balio zuzendaritza eredu gerentzialak, komunitateari lotutako eskola demokratikoa eskola publikoaren altxorra baita. Babes dezagun. Badakigu kudeaketa pribatua duten ikastetxeen eredua imitatzeko tentazioa hor dagoela, baina sinetsi dezagun gure langileengan, komunitatearengan. Ez dago hori baino autonomia ariketa garrantzitsuagorik. Beraz, STEILAS testuan proposatzen den zuzendaritza publiko profesionalaren aurka agertzen da.
2.- Karrera Profesionala.
Hezkuntza ibilbide “profesional” gehigirik gabeko esparrua dela uste dugu karrera profesionala dokumentuan jasotzen den zentzuan, behintzat. Karrera profesionala oposizio bidez garatu daiteke, deialdi bertikalen bitartez edo irekien bitartez. Karrera profesionalak hiru oinarri izan ditu historikoki: aintzinakotasuna, formazioa eta zuzendaritza karguak. Orain, beste bat gehituko litzaioke: jardunaren ebaluazioa. Formazio ezinbestekoa da gure egunerokoa modu eraginkorrean gauzatzeko, hezkuntzako langileon lanera berez atxikituta dago. Formazio saritu beharrik ez dago, ez formatzeko aukerari ateak irekitzen dizkiolako, besteak beste. Formazioari dagokionez, aipatu nahiko genuke ere teknologia berriek eta ikastaroak ematen dituzten enpresa askoren homologazioak formazioa erabat desprestigiatu dutela. Gaur, posible da arratsaldea amaitu baino lehen, 300 euroren truke, homologatuta dagoen titulu bat lortzea. Baina balizko karrera profesional honetan, kezka berezia sortzen digu testuan jasota dagoen jardunaren ebaluazioak.
3.- Jardunaren ebaluazioa:
Zertarako jardunaren ebaluazioa? Nola? Zein irizpideren arabera baloratuko dugu ebaluazio hori hezkuntzan? LOMCEk eta eskutan dugun proposamenak egiten duten moduan, neurgarriak diren emaitzak neurtuz soilik? Lege proposamenak jasotakoa zera da :
La comisión de coordinación de empleo público de euskadi,deberá elaborar un reglamento sobre desarrollo profesional y evaluación del desempeño, al objeto de validar los criterios que, con carácter común y homogéneo para todas las administraciones públicas vascas, deberán definir sus respectivos modelos de desarrollo profesional.
Hemen 2018ko urtarrilaren 16an Daniel Innerarityk el error de intentar medirlo todo iritzi artikuluan argitaratutakoak aipatuko ditugu:
Cuando no entendemos la sociedad, la medimos. Casi todo se puede cuantificar: la competitividad de las empresas, la popularidad de los políticos, la calidad de vida en las ciudades, el gusto del vino, la calidad del sistema educativo… Estamos configurando una sociedad de scores, rankings, ratings, impactos, indicadores, likes, estrellas, puntuaciones, tasas, índices… Vivimos en el régimen de la omnimetría, donde todo puede ser medido y sin las cantidades nada se evalúa con objetividad. Hay una permanente medición y valoración de cosas, personas, profesiones e instituciones.
La mentalidad cuantitativa nos sitúa inmediatamente en términos de competitividad, y eso dispara una determinada astucia para mejorar la apariencia.
Garbi esango dugu,beraz. Hezkuntzako langileon lana ezin da lege proposamen honetan jasotako terminoetan ebaluatu. Hezkuntzako langileon lanaren oinarria ebaluazioa da, ebaluazio jarraia, egunerokoa. Horregatik, ezinbestean, gu geu ere ebaluatuak izatearen aldekoak gara, baina ez termino homegeneo, objektibo eta neurgarri horietan.
Halaber, oso larria iruditzen zaigu, ordainsariak jardunaren ebaluazio horri lotzea. Jorratu dezagun beraz, laugarren puntua:
4.- Ordainsarien sistema:
Las retribuciones complementarias están directamente conectadas con el modelo de empleo público que se establece en la ley y, particularmente, con el modelo de organización de carrera profesional y de evaluación del desempeño que cada administración pública determine.
Ez dugu onartuko horrelakorik. Ez gaude Mahai Orokorrean eta negoziatzeko eskubidea urratzen zaigunaren beste adibide bat da aipatu berri duguna. Honako hau negoziazio esparru propioa aldarrikatzeko adibide garbiena izan daiteke. STEILASek hezkuntzako langileon erosahalmena negoziatzeko aukera aldarrikatu izan dugu, eta eskuartean dugun proposamenak aldarrikapen hau inoiz baino ozenago egitera bultzatzen gaitu.
Amaitzeko, hezkuntzarako negoziazio esparru propioa aldarrikatu nahi dugu berriro ere, posible da: gure soldatak, erretiro baldintza eta beste kontu asko negoziatzea aldarrikatzen dugu. Hezkuntzak izaera propioa du, eskakizun eta betekizun propioak eta horrek lan baldintzak negoziatzeko esparru propioa eskatzen du.
UNESCOk 2030 ezarritako garapen jasangarrirako agendan honakoa jasotzen da:
La hoja de ruta para conseguir las diez metas del objetivo de la educación es el marco de acción educación 2030, aprobado en noviembre de 2015, que ofrece orientación a los gobiernos y a sus socios para convertir los compromisos en acción.
lDeclaración de incheon, hace un llamamiento a los estados miembros a: “asegurar que los docentes y educadores tengan las competencias necesarias, sean contratados y remunerados de forma adecuada, reciban una buena formación, estén profesionalmente calificados, se encuentren motivados, estén repartidos de manera equitativa y eficaz en todo el sistema educativo, y reciban apoyo dentro de sistemas dotados de recursos, eficaces y bien administrados”.
Leave A Comment