Joan den ostiralean, abenduaren 13an, berriro bildu zen Gizarte Ekimeneko Zentroen hitzarmen kolektiboaren negoziazio mahaia. Kristau Eskolak 2017, 2018 eta 2019. urteetarako ordainsarien proposamen bat aurkeztu zuen, STEILASek aurreko bileran proposatu zuen batxilergoko eta lanbide-heziketako irakasleen soldatak parekatzea islatuz.

Gainera, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera greba amaitzeko akordioa aplikatzeko irizpideak adostu ziren.