Gaur jakin dugu, Osakidetzako 52 urteko erizain bat hil dela ospitalean koronaviruagatik.
Urte hasieratik Hego Euskal Herrian 17 langilek bizia galdu dute lanean eta beste bi langilek 41 egun desagertuak jarraitzen dute.
Lehenik eta behin gure elkartasun eta babes oso haren senide, lagun eta lankide guztiei. Covid 19 pandemia egoera honetan lan zentroetan langileen osasuna bermatzea lehentasuna izan behar da. Gaur egun, Galdakao ospitalean babes neurri indibidualizatuak ez dira nahikoak azpimarratu nahi dugu. Jaurlaritzari eta Osakidetzari exijitzen diegu arduraz jokatzea eta Osakidetzako langile guztien segurtasun eta babesa bermatzeko beharrezkoak diren baliabide tekniko eta giza baliabideak martxan jartzea, eta horretarako plan bat artikulatu dezatela.
Orain inoiz baino gehiago osasuna interes ekonomikoen gainetik jartzeko momentua da. Ez dugu onartuko krisi honen kudeaketa langileen bizkar gainera erortzea. Gehiengo sindikikalak dei egiten dugu langileoi, herritarroi, gaur, hilak 19, 20:00etako txalo zaparradetan balkoitik parte hartzera, lan postuan hil den erizainaren heriotza salatzeko.
ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE eta HIRU
Euskal Herrian, 2020ko martxoaren 19an
Leave A Comment