STEILASek uste du Madrilgo Gobernuaren funtsezkoak ez diren jarduerak gelditzeko erabakia ona dela, nahiz eta berandu etorri.

STEILASen ustez, albiste ona da Madrilgo Gobernuak ezinbestekoak ez diren jarduerak geldiarazteko hartutako erabakia. Hala ere, STEILASek neurri hori azkarrago hartu behar zela uste du, Munduko Osasun Elkarteak aholkatzen zuen bezala.

Osasuna lehenesten duen eta normaltasuna azkarrago berreskuratzen lagunduko duen neurria positiboa da jendarte osoarentzat.

Patronalak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur arte defendatu duten posizioa arduragabekeria hutsa da.