? Nafarroako Hezkuntza Ituna
Zein onura ekarri ditu Itunak bi urte hauetan?
Zein neurri falta dira betetzeko?
Orain da aurrekontua bermatu, negoziazioa lotu eta falta diren neurrien alde borrokatzeko garaia!??
⬇️Ikus zergatik bideo honetan ?️

Gaur ere kalean izan gara neurri guzti hauen alde borrokan!

 

 

 

 

 

 

 

Bete hezkuntza publikoaren ituna: aurrekontua, eta egutegia ezarri

Hezkuntza Departamentuak ez du aintzat hartzen duen legezko betebeharra Nafarroako Irakaskuntza Publikoa Hobetzeko Ituna sinatu duten sindikatuekin. 86/2018 Foru Aginduak eta 14/2020 Foru Legeak xedatzen duten bezala, hiruhileko bakoitzean Itunaren Jarraipen Batzordearen bilera bat ez deitzeaz gain, honakoak pairatu dira:

– Nafarroako Parlamentuak onetsi ondoren 2020ko abuztuaren 27an 14/2020 Foru Legea, zeinak lege maila ematen baitio aipatutako itunari, aste horretan bertan egindako mahai sektorialean sindikatuei jakinarazi zitzaien Departamentuak ez zuela asmorik ezartzeko bertan jasotako neurririk.

– 2020ko irailaren 11n, Ituna sinatu zuten sindikatuek erregistro bidez eskatu zuten Itunaren Jarraipen Batzordearen ohiko bilera bat deitzeko, baina ez zuten erantzunik jaso.

– 2020ko irailaren 25ean berriz eskatu zen, erregistro bidez, Itunaren Jarraipen Batzordearen ohiko bilerarako deialdia egitea, baina berriro ere ez zuen erantzunik jaso.

Erantzunik jaso ez zenez, 2020ko urriaren 14an, ituna sinatu zuten sindikatuek ezohiko bilera deitu zuten Hezkuntza Departamentuan, eta ez zen bertaratu Departamenduko batzorde horretako kiderik.

– Ituna sinatu duten sindikatuek bigarren deialdia egin dute 2020ko urriaren 30erako, gai-zerrenda honekin:

1.- Ezartzea Itunaren egutegian finkatutako neurriak, dagoeneko abiatuta egon beharko luketenak.

2.- 2021/22 ikasturtean indarrean sartuko diren neurriak ezartzeko beharrezko aurrekontua.

3.- Ezarri gabe dauden neurriak egutegian finkatzea.

– Deialdi horren aurrean, Departamentuak Itunaren Jarraipen Batzordearen beste bilera batera deitu zuen azaroaren 5erako, sindikatuena irakurri ondoren, eta gai-zerrendarik gabe. Gero, sindikatuek eskatuta, “Ituneko neurriak bete diren ala ez aztertzeko” gai-zerrenda labur bat bidali zen, nahita saihestuz aurrekontuari eta egutegiari buruzko edozein aipamen.

Negoziazio hori ezinbestekoa da 2021erako aurrekontua onetsi aurreko hilabeteetan, baldin eta Ituna garatu nahi bada. Asmo hori Carlos Gimeno kontseilariak behin eta berriz adierazi du. Hortaz, eskatzen dugu legea betetzea eta tratu bidegabe hori bukatzea.

Iruñean, 2020ko urriaren 30ean

STEILAS eta UGT

Prentsa oharra. (PDFan)