Joan den azaroaren 13an, Marokoko erresumako indar armatuek ehunka saharar zibili eraso egin zieten. Horiek urriaren 21etik protesta egiten ari ziren Guerguerat inguruan, Mendebaldeko Saharan, Nazio Batuek eta Nazioarteko Komunitateak NBEren ebazpenak eta 1991ko Su-Eten Akordioa betearaz zitzaten.

Manifestatzeko eta protesta baketsua egiteko eskubidea zuten saharar herritar zibilen aurkako Marokoko eraso militar horrek Polisario Frontearen eta Marokoren arteko Su- Etenak ezarri zuen Akordio Militarra urratzen du.

Hori dela eta, STEILASek

  • Uste du Saharako Gobernuak eta bere Askapen Nazionaleko Armadak bidezko defentsan jardun direla, herritar zibilak babestuz eta bere lurralde-subiranotasuna defendatuz, Marokoko erregimen erasotzaile eta okupatzailearen aurrean.
  • Era berean, ziur gaude Maroko eta babesa ematen dioten gobernuak direla ekintza militar horren ondorio larrien erantzule bakarrak.
  • Berretsi egiten du Saharako herriaren eta Fronte Polisarioaren (Saharako herriaren ordezkari legitimoa) borrokarekiko elkartasuna eta konpromiso argia.
  • Marokoko ekintza militarra gaitzesten du eta okupazioa, giza eskubideen urraketa eta Saharako baliabide naturalen espoliazioa gelditzea exijitzen du.
  • Nazio Batuei eta nazioarteko komunitateari berehala esku hartzeko eskatzen die, Marokoko estatuari nazioarteko legedia betearazi diezaioten. Nazio Batuen aurrean adostutako erreferenduma egiteko eguna jartzeko garaia da.
  • Espainiako Gobernuari exijitzen dio potentzia administratzaile gisa dituen betebeharrak bete ditzala eta, gaur egungo egoera larrian, bere erantzukizun historikoa bere gain har dezala, saharar herriari 1975eko azaroaren 14ko Madrilgo Hiruko Akordio ilegalarekin eragin zion kaltea konpontzeko.

Espainiako Gobernuak, Europako Batasunak eta Nazio Batuen Erakundeak erantzukizun osoa dute oraingo krisi honetan baina, era berean, aukera paregabea dute bakea eta egonkortasuna lortzeko Mendebaldeko Saharan eta zonalde osoan. Horretarako, lehenbailehen Saharar Herriak autodeterminazio eskubidea gauzatzeko eta Marokok okupazio eta espoliazioari uzteko plan eraginkor bat martxan jarri behar dute. Horixe da bakea eta egonkortasuna bai Mendebaldeko Saharan, bai eta zonalde osoan ziurtatzeko bide bakarra.

STEILASek dei egiten dio euskal jendarte osoari antolatu eta mobiliza dadin helburu horiek lortzeko inoiz baino beharrezkoagoa baita jendartearen presioa eta elkartasuna.

SAHARAK IRABAZIKO DU! GORA SAHARA ASKEA!!

Euskal Herrian, 2020ko azaroaren 21ean