Jatorrizko albistea:
El Salto https://www.elsaltodiario.com/educacion/ley-celaa-octava-ley-educativa-cambia-poco-ratios-segregacion-fracaso-escolar-google

Celaa legeak Wert legearen hutsegiteak iraultzen ditu, baina ez da hezkuntza-komunitatearen adostasunetik sortu, eta ez die aldaketa handirik eskatzen autonomia-erkidegoei, horien esku baitago Hezkuntza eskumena.

Itunpeko eskoletako lobbya Celaa legearen, Espainiako demokraziaren zortzigarren hezkuntza legearen aurka protesta egiteko atera zen autoz atzo kalera. Egia esan, arau honek ez du ia ezer aldatzen, eta Jose Ignacio Wertek, Alderdi Popularreko ministroak, LOMCEk ezarritako zenbait desfase (itunpeko eskola publikoki ordaintzeko derrigortasuna eta PPk murgiltze linguistikoa geldiarazteko duen nahia, besteak beste) baliogabetzen ditu. Alabaina, egungo arauak ez die hezkuntzaren benetako beharrei eta gatazkei heltzen : ratioak jaistea, bereizketa saihestea, eskola-porrotaren tasa altuak iraultzea eta Google geletatik ateratzea.

Ana Perezek, Euskadiko hezkuntzan gehiengoa duen sindikatuko kideak, laburbiltzen duenez, “LOMCE lege atzerakoia zen, hezkuntza-komunitateak baztertu zuena, eta LOMLOEk bere puntu eztabaidagarrienak aldatzen ditu, baina azken lege horien interes pedagogikoa txikia da, ez baita horiek idazteko hezkuntzako profesionalekin kontatu, ordezkari politikoekin baizik”.

Lidon Gasull Affac, Associacions federades de famílies d ‘alumnos de Catalunya elkarteko bozeramailea, bat dator diagnostikoarekin: “Zarata handia egin da lege honekin, baina egiazki botere guztia autonomia-erkidegoek izaten jarraitzen dute, eta ez da aldaketa handiak eskatzen dizkien lege iraultzailea”, gaineratu du.

Ratioak
Estatu osoko irakasleek ratioen jaitsiera aldarrikatzen dute. Hala ere, aurreko ostiralean, Kongresuan, gutxienekoa baino boto bat gehiagorekin bakarrik onartu zen (PSOEren 177 baiezko, Podemos, ERC, EAJ, Mas País-Equo eta Compromis) LOE Legea aldatzeko Lege Organikoaren (LOMLOE) proiektua osatzen duten 195 orrialdeetan, ratio hitza ez da behin ere ageri. Azken xedapen batean soilik agertzen da bi urteko epean hezkuntza-gastua gutxienez BPGaren %5era igotzeko konpromisoa, egun %4,3koa da gastu hori. Europako batez bestekoa, berriz, %6koa da.

Legearen aldaketak estetikoak dira, ez du hezkuntza publikoaren aldeko apustu argia egiten”, baieztatzen du Lidon Gasullek, Kataluniako guraso elkarteern bozeramaileak.

Aniztasunari erantzutea edo segregatzen jarraitzea
Estatuan, batez beste, familien laurdenak itunpeko eskolara eramaten ditu seme-alabak, eta proportzio hori herenera igotzen da Madril eta Katalunian, eta erdira Euskadiko ikasleen artean. Sare hori, ustez, publikoaren osagarri izateko sortu zen, bereziki hizkuntza, sinesmen edo pedagogien eremuari zegokienez, publikoa iristen ez zen lekura iristeko. Gaur egun berriz, segregazio sozioekonomikorako gunea da eta aniztasuna doi-doi ezagutzen duen eredua.

Lege berriak adierazten du, itunpeko ikasgelen irekierak ez diola LOMCEk eskatzen zuen bezala “gizarte eskaerari” erantzungo, eta administrazioak eskaera horri erantzuteko lurzoru publikoa lagatzeko ezarri zuen eskakizunetik askatzen ditu. Hala ere, Steilas sindikatuko bozeramaileak ohartarazi duenez, “LOMLOEk ez du publifikaziorako biderik ezartzen, eta, segregazioarekin amaitu nahi duela esan arren, ez du ez urratsik ez mekanismorik proporsatzen; hala nola, matrikulazio-bulego bakarra ezartzea, ikasle/irakasle ratioa jaistea, ratio jaitsierarik gabe ezinezkoa baita aniztasunari erantzutea”.
Itunpeko ikastetxeetako aurrekontu publikoek erkidegoetako gobernuen menpe jarraituko dute, argi eta garbi, Madrilen (PP), Euskal Autonomia Erkidegoan (EAJ) eta Katalunian (JxCat) gobernuak itunpekoaren aldekoak dira. Legearen aldaketak estetikoak dira, ez du hezkuntza publikoaren aldeko apustu argia egiten”, baieztatzen du Lidon Gasull, Kataluniako guraso elkarteen bozeramaileak.

Itunpeko ikastetxeetako aurrekontu publikoek erkidegoetako gobernuen menpe jarraituko dute, argi eta garbi, Madrilen (PP), Euskal Autonomia Erkidegoan (EAJ) eta Katalunian (JxCat) gobernuak itunpekoaren aldekoak dira.”

 

Kuotak
LOMLOEk itunpeko eskolaren kuotei heltzeko duen modua ere anbiguoa da; gaur egun legez kanpokoak dira, baina borondatezko kuota itxura hartzen dute oraingoan. 88.1 artikuluak ezartzen du ikastetxeek ezin izango dietela familiei derrigorrezko kuotarik ezarri ematen dituzten derrigorrezko irakaskuntzetan (6 urtetik 16 urtera), baina 117. artikuluaren 9. puntuak adierazten du “Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean zehaztuko dela itun berezia duten ikastetxeek familiengandik jaso ahal izango dituzten kuoten gehienezko zenbatekoa”. Azkenik, 116. artikuluak “itun bereziak” eskaintzen dizkie baldintza ekonomiko zaurgarrietan dauden ikasleak artatzen dituzten zentroei, hezkuntza-sistemarentzat interes pedagogikoa duten esperientziak egiten badituzte, edo kooperatiba-araubidean eratuta eta hala funtzionatzen badute, betiere berezitasun horiek onarpena jaso beharko dutela. Aterki horren azpian, baliteke itunpeko ikastetxe askok beren egungo politika ekonomikoak babesteko aukera izatea.

Kaixo La Caixa
Zalantzarik gabe, Celaa Legeak La Caixarekin, Bofill Fundazioarekin eta, duela gutxi, Amazonekin egindako lankidetza-hitzarmenen bidez, de facto gertatzen ari dena jasotzen du. 122. artikuluak dioenez, ikastetxe publikoek “beraien Eskola Kontseiluaren oniritziarekin, baliabide osagarriak lortu ahal izango dituzte, hezkuntza-administrazioek ezartzen dituzten baldintzetan.” Kataluniari bereziki eragiten dio puntu horrek “agente pribatuen bidez hezkuntza publikoaren ezkutuko finantzaketa ” ekarriko diola ohartarazi du Gasullek.
Google barruan
Google hitza ere ez da agertzen Kaliforniako erraldoi digitala geldiaraztea aurreikusten ez duen lege batean; izan ere, milioika adingaberen bizitzan atzeko atetik sartu da Chromebook ordenagailuen eta Google for education hezkuntza-plataformaren bidez. Aitzitik, gaur Senaturantz doan proiektuaren arabera, Hezkuntza Ministerioak “plataforma digitalak eta teknologikoak eskainiko dizkio hezkuntza-komunitate osoari, eta administrazioek eta beste eragile batzuek emandako baliabide didaktikoak erabili ahal izango dituzte, erabilera partekatua izan dezaten”. Beste agente batzuk.
“Plataforma hegemonikoen esku uzten ari gara ikasleen informazioa, asmoa zein den jakin gabe. Edozein interakzio Googlek bideratzen du, eta badirudi joera pandemiaren egoera aprobetxatzea dela, digitalizazioa are gehiago ezartzeko. Kezkagarria da” ohartarazi du Ana Perezek, jakin badaki eta, ikastetxe gutxi batzuetan kode irekiko plataformekin eta zerbitzariekin esperientzia positiboak daudela.

Opor-egutegi katolikoari dagokionez ez dakar aldaketarik, beraz, Aste Santuko ausazkotasunak, benetako hezkuntza premiei erreparatu beharrean;  lanaldiak eta ikasleen bigarren hiruhilekoko atsedenaldiak banatzen jarraitzen du Celaa legeak.

 

Komunikazio-hizkuntza eta erlijioa
Celaa legearen arabera, espainiera jada ez da komunikazio-hizkuntza izango, eta  honek titularrak bereganatu ditu, Wert legera arte puntu hau ez baitzen existitzen. Gaztelania aspaldidanik ez da ia  euskal eta katalan eskola bakar batean ere irakasten, nahiz eta Valentziako, Balear Uharteetako, Nafarroako eta Galiziako ikastetxe askotan mantentzen den. Diktadura ostean hizkuntza-murgiltzearen aldeko apustua egin zuten lurraldeek egindako bideari esker,   komunikazio-hizkuntza gaztelania zuten eskolak ia desagertu egin dira. PPri horrelako gauzak entzutea gaitzitzen zaio, esaterako  Jose Ignacio Wertek 2012an Diputatuen Kongresuan.  “Ume katalanak ezpainolizatu  behar dira” adierazi zuen. “Ez genuen arazorik, baina Wert iritsi zen, gatazka asko piztu zituen eta guda bihurtu zen. Lege berria aurreko araura itzuli da, bake eredu bat izan zenekora “, laburbildu du Lidon Gasullek Kataluniatik.

PPk ere erlijio katolikoa blindatu nahi izan zuen. Celaa legeak, berriz ere, eskuinetik doan bidea desegiten du eta erlijioa — ez bakarrik katolikoa — hautazkoa dela adierazten du, alternatibarako ikasgairik gabe. Etika Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei emango zaie bosgarren edo seigarren mailan (18. artikulua) eta bigarren hezkuntzako “mailaren batean” ere bai (25.7 artikulua),  filosofia ere sartzen du derrigorrezko gisa batxilergoko mailetan. Opor-egutegi katolikoari dagokionez ez dakar aldaketarik, beraz, Aste Santuko ausazkotasunak, benetako hezkuntza premiei erreparatu beharrean;  lanaldiak eta ikasleen bigarren hiruhilekoko atsedenaldiak banatzen jarraitzen du Celaa legeak.

 

  Guzti hau, aldaketa pedagogikoari eta Lanbide Heziketaren bultzada sakonari heldu gabe, eta derrigorrezko hezkuntzaren adina berrikusi gabe; horrela zaila da errepikapen-tasa berez jaitsiko dela irudikatzea.    

 

Maila errepikatu
Hezkuntza-sistema bakoitzak bere ezaugarria du: alemana pragmatismoagatik eta lan-merkatuarekin duen loturagatik nabarmentzen da, frantsesa bere idazketengaitik eta ikasleengan espiritu kritikoa sustatzeagatik, italianoa bere ahozko azterketengaitik eta norberarenganako segurtasuna eskatzeagatik , finlandiakoa  bere etengabeko berrikuntza pedagogikoarengatik, espainiakoa berriz,  memorizatze eredua jarraitzeagatik  eta errepikatzaileen eta eskola-uzteen indize altuarengaitik nabarmentzen da. Espainian, lehen hezkuntzako hirugarren mailatik hasten da errepikatzen, eta ez da amaitzen derrigorrezko hezkuntza amaitu arte. 2018ko PISA txostenak ikasleen %28,7ko errepikapen-tasa erakutsi zuen ELGAren %11,7aren aurrean, eta %17ko eskola-uztea eman zuen.
Guzti hau, aldaketa pedagogikoari eta Lanbide Heziketaren bultzada sakonari heldu gabe, eta derrigorrezko hezkuntzaren adina berrikusi gabe; horrela zaila da errepikapen-tasa berez jaitsiko dela irudikatzea. Egoera horren aurrean, hezkuntza lege berriak errepikapen kopurua zikloan behin errepikatzera  mugatzen du, DBHko bigarren maila amaitzean ebaluazioak ezartzen ditu eta familiak gonbidatuko ditu seme-alabek “curriculum aniztasuna” har dezaten.
Funtzionarioak eta egonkortasuna
Lege berriak ere ez du oposizioen sistema aldatzen: hezkuntza publikoan irakasle postua lortu nahi dutenek 75 gai memorizatuko dituzte, azken hamarkadetan gutxi aldatu direnak — espainiar literaturan lau egile baino ez dira agertzen.— Era berean, lan-ezegonkortasuna saihesteko ez da ezartzen plantilla finkatzeko beste biderik,  horrek eskolen antolaketan eragin negatiboa duelarik. “Estatuan, plantillaren  %30 eta % 40a  bitarteko-langilea da”, adierazi du Steilas sindikatuko bozeramaileak.