Abenduaren 16ko mobilizazioak herrialdeka antolatu ditugu; hain zuzen ere, Gasteiz, Bilbo eta Eibarren.

Horrez gain, berriro ere greban parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Pasa den astean bezala, asteazken honetan berriz erakutsi behar dugu gure eskubideen defentsan borroka egiten duen kolektiboa garela. Beraz, asteazken honetan kaleak hartu beharko ditugu Haurreskolak Partzuergoan negoziazio duin bat nahi dugula aldarrikatzeko.

Elkarrekin lortuko dugu!