STEILASeko Idazkaritza Feministak “Covid19. Pandemiaren inguruko gogoeta feministak” monografikoa aurkeztuko du martxoaren 2an.

Beharrezkotzat jo dugu euskal feminismoaren ahots bikainenetako batzuk biltzea, koronabirusa gure bizitzetan eta, bereziki, emakumeen bizitzan agertzeak dakartzan ondorio sozial eta politikoei buruz hausnartzeko.

Bertan, osasunaren, zaintzaren, enpleguaren, jasangarritasunaren eta beste hainbat arlori buruzko begirada desberdinak aurkituko ditugu, hezkuntza-eremuan hurbileko bizipenekin eta klase presentzialak konfinatzearen eta bertan behera uztearen ondorioekin batera.
16 ahots anitz dira Pandemiaren, “Normaltasun berriaren” eta une honetan euskal feminismoan eztabaidagai dauden gai horien guztien inguruan berri ematen dutenak.

Martxoaren 2an, asteartean, 11:00etan STEILASeko Bilboko egoitzan. Jose MÂȘ Eskuza kalean 1-1 solairua. 48013