ENPLEGU PUBLIKOA SORTU ETA BEHIN BEHINEKO LANGILEAK EGONKORTZEKO mobilizazio kanpaina abiatu dugula STEILAS, ESK,ELA, LAB, CCOO eta SATSE sindikatuok EAEko sektore publikoan.

Aurreko astean, prentsaurreko batean kanpaina honen barruan antolatutako mobilizazioen berri eman genuen. Hauek dira martxoan eta apirilean izango ditugun hitzorduak.

Martxoak 17 elkarretaratzeak honako erakunde hauen aurrean:
• Eusko Jaurlaritza: Lakua Gasteiz.
• Bizkaiko Foru Aldundia: Foru Aldundiaren aurrean, Bilbo
• Donostiako udaletxea: Alderdi Eder- Donostia

Martxoaren 30. Elkarretaratzeak lantokietan ( zehazteke)

Apirilaren 8. Greba erregistroa

Apirilaren 15a: Elkarretaratzeak lantokietan ( zehazteke)

Apirilak 22 EAEko sektore publikoan greba.

Dei egiten dizugu zure lantokian informazio zabaltzera eta mobilizazioetan parte hartzera .