Hurrengo astelehenean, hilak 17, LGTBIQfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatuko dugu. Hemen dituzu egun horretara begira sindikatuko LGTBIQ+ lan taldeak prestatu dituen kartela eta testua. Zuen haurreskola, eskola, institutuan… zabaltzea eta zuen lankideen artean partekatzea eskertuko genizuke.
Aurtengo lema “BAGARA, BAGAUDE” da, arreta kolektiboaren ikusgaitasunean jarri nahi izan dugulako. Gure jendartean LGTBIQfobiak ez luke lekurik izan beharko, eta guztion ardura da horrekin bukatzea. Hezkuntzan lanean dihardugunok berebiziko papera jokatzen dugu borroka horretan, ez ahaztu!
Leave A Comment