Zorionak guztioi gaurko egunean enplegu publikoaren alde eta orohar zerbitzu publikoen defentsan egindako mobilizazio bikainagatik!!

Zerbitzu publikoen azpikontrataziorako joera gero eta nabarmenagoa da. Egun 120.000 langile inguru ditugu azpikontratatuta zerbitzu publikoak eskaintzen. Eta Legebiltzarrera Eusko Jaurlaritzak bidali dituen lege egitasmoak, gainera, norabide horretan sakontzea dute helburu.

Estatu Espainiarreko eta Europako behin behinekotasun maila handiena daukagu gure sektore publikoa osatzen duten Administrazio, eremu eta arlo guztietan. %40tik gorakoa!! salbuespenik gabe!!!

Ondo dakigu hori gaur hemen bildu garen Hezkuntzako, osasungintzako, udal eta foru aldundietako, enpresa publikoetako, Administrazio orokorreko, justiziako, komunikabide eta garraio publikoetako zein beste hainbat eremuetako langileok!!!
Milaka langile Lanpostuen Zerrendetatik kanpo dauden lanpostuetan lanean aritu dira urtea joan eta urtea etorri azken urte luzeetan. Erakundeetako agintariek ordea ez dituzte lanpostu hauek aitortu eta sortu nahi!! Nola finkatuko dira langileak existitzen ez diren lanpostuetan!!

Eta EAEko sektore publiko osoan sistematikoki, modu orokortu batean eta kasu askotan iruzurrean errepikatzen den behin behinekotasun maila onartezin hau azpikontratazio eta pribatizazio helburu honetarako ezinbesteko aurretiazko pauso bezala azaldu daiteke soilik!!

Europako epaitegiek argi esan dute behin behineko kontratazioaren gehiegizko erabilera gauzatu dela. Edozein kolore edota geografia-eremutako gobernuek urteetan zehar egindako abusua da.

Egoera honek, behin behineko 60.000 pertsona baino gehiagoren eskubideei kalte egiteaz gain, gainerako langile publikoen lan baldintzetan ere eragina du, lanpostu publikoen galera dakar eta orohar hiritarrok jasotzen ditugun Zerbitzu Publikoen ahultze progresibo bat suposatzen du.

Berebizikoa da beraz behin behinekotasun maila hauekin amaitzeko, milaka langilek betetzen dituzten baina gure agintariek ezkutatzen dituzten egiturazko lanpostuak azaleratzea. Baita kontsolidazio prozesu egoki bidez behin behineko milaka langile horien kontsolidazioa ahalbideratzea ere.

Bizitzen ari garen pandemia honetan zerbitzu publikoak aurrera ateratzen ari zareten milaka langile ezin zaretelako kalean geratu.

Ildo beretik, aurrez ere nabarmena zena, hau da, plantilak handitzeko, egungo ratioak hobetzeko eta lan kargak murriztu eta araututa ez dauden eremuetan arautzeko beharra ere erabat nabarmen geratu delako osasun krisi honetan murgildu giƱetetik.