Gaur, ekainaren 11ean AZPko Plangintza Batzordea bildu da. Bertan, Lekualdatze Lehiaketaren informazioaren berri eman da, Gerentziak ekainaren 22ko astean behin- betiko emaitzak argitaratuko direla jakinarazi duelarik. Honen ondorioz, sortuko diren mugimenduen aurrean, Zerbitzu Betekizun eta Izendapen Askea deialdiak egon daitezkeela ere adierazi dute, hala nola Lan Poltsen bitarteko deia, hala dagokionean. Mugimendu guztiak azaroaren 1erako gauzatu nahi dituzte.
Erreferentziazko plantilari dagokionean, datuak biltzen ari dira eta espero dute irailean prozesuari ekitea.
Ondoren, 16/17 LEP prozesuaren berri eman dute. Tribunal bateko emaitzak falta dira, hain juxtu, lanpustu gehien duena. Uztailarako behin betiko emaitzak izatea aurreikusten da.
Bestalde, 18/19/20 LEP deialdien inguruan Gerentziak negoziazio prozesua martxan jartzeko asmoa azaldu du, eta horrela, ekainaren 23rako behin- behineko oinarriei ekarpenak egiteko epea ireki da. Zentzu honetan, STEILASek, orain arte bezala behin-behinekotasunari aurre egiteko egonkortasun baldintza onak lortzeko lanean jarraituko dugu.
Leave A Comment