Xabier Aizpurua Telleria
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea

Blanca guerrero Ocejo
Langileak Kudeatzeko zuzendaria
Zorione Etxezarraga Ortuondo
Haurreskolak Partzuergoko gerentea
Bego Barranco
Haurreskolak Partzuergoko pertsonal burua

 

2021eko ekainaren 22rako deitua zegoen Mahai Negoziatzailea hiru aldiz atzeratu eta Lan Hitzarmenaren artikuluen gaineko zein 2021-22 ikasturteko langileen horniduraren inguruko proposamenik oraindik jaso ez dugunean, Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritza dugun LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok gure haserrea eta ardura adierazi nahi ditugu. Onartezina iruditzen zaigu data hauetan oraindik ere datorren ikasturtera begirako horniketaren inguruan inolako proposamenik ez partekatu izana. Langileekiko zein sindikatuokiko izugarrizko errespetu falta iruditzen zaigu.

Horrela, besteak beste, haurreskolen giza baliabideen horniketaren inguruan ezinbesteko negoziazioa ahalik eta lasterren ematea exijitzen dugu: ikasturtean zehar azken urteetan eman diren desplazamenduak saihestea, haurreskolen proiektu pedagogikoen bideragarritasuna bermatzea, haur hezitzaileen eta enpleguaren egonkortasuna bermatuko duen negoziazioa martxan jartzea zein kontingentzia planak modu egokian gauzatzea.

Horretarako, aste honetan zehar dituzuen propoposamenak helaraztea eta Mahai Negoziatzailearen data eta gai orden berriak zehaztea eskatzen dizuegu. Horrela ez izatekotan, mobilizatzen jarraituko dugu.

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuak
2021eko uztailaren 6an