Joan den udaberrian, Baztango bailara ederrean, zehazki Lekarozen, bulldozer-oihartzunek bertako biztanleen harmonia hautsi zuten. Aroztegia proiektu turistikoak fitxa mugitzen zuen. Hondeamakinek luxuzko hotel bat, golf-zelai bat eta bigarren bizilekurako 228 etxebizitza eraikitzeko obrekin hastera zihoazen. Hori guztia UPS (Udaldez gaindiko Plan Sektorial) polemiko batek sostengatuta, zeinak, interes orokorraren izenean, Nafarroako Gobernuaren interesak inposatzen dizkien tokiko udalei. Baztango bizilagunek eta erakundeek, une oro, erabateko desadostasuna agertu dute ekimen elitista horrekin, natura-balio handieneko eremua suntsitzen duela argudiatuta. Hala, Aroztak kolektiboak, proiektuaren kontrako ekintzaileak, besoak gurutzatuta geratu beharrean, auzotarren interesaren alde, eta, aldi berean, interes globalaren alde jardutea erabaki zuen, obrak geldiaraziko zituen kanpaldi bat antolatuz. Guardia Zibilak identifikatu arren, hamaika eguneko erresistentzia baketsuaren ondoren lortu zuten euren asmoa, hau da proiektua gelditu, aldi baterako bada ere.

Joan den irailean bi kazetarik (Ekinklik, Ahotsa.info) 600 euroko isuna jaso zuten, Mozal Legea aplikatuta, protestak estaltzeagatik. Eta duela gutxi, urtarrilaren 27an, ustez kanpaldian parte hartu zuten 6 pertsona deituak izan ziren deklaratzera. Ordutik, aitortzaileek jaso dituzten babes-mezuak zenbatezinak izan dira. Lerro hauetatik ere, STEILASek lurraldea modu aktiboan defendatzeagatik errepresioa jasaten ari diren lagun horiei guztiei elkartasuna eta babesa adierazteko aprobetxatu nahi du. Gora zuek!

Denen artean Aroztegia geldiaraziko dugu!