EAEko Hezkuntza-itunaren zirriborroa aurkeztu du otsailaren 8an Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordeko buruak. Hona hemen STEILAS sindikatuak ponentziari egin dion lehenengo balorazioa.

Hezkuntza itunaren ponentziaren lehen balorazioa:

  • Aurrerapausorik ez zerbitzu publikoen garapenean, dugun publiko-pribatu titulartasuna mantentzen du. Beraz, helburu pribatizatzailea izaten jarraitzen du.
  • Ausardia/konpromiso politiko falta, Euskal Eskola Publikoa erreferentziala izateko aukera galtzen da berriro ere.
  • Ikastetxeen autonomia sustatzen du baina ez du arautzen, ikastetxeen arteko desoreka areagotzeko arriskua handituz.
  • Euskara ez du erdigunean jartzen, hirueleko markoan sakontzen jarraitzen du soilik eta ez murgiltze ereduan.
  • Itun hau ez da gizarte kohesionatu, aurrerakoi eta feminista bat lortzeko bidea.
  • Itxuraz “progrea”, baina izaeraz neoliberala. Hezkuntzako patronalen neurrira egindakoa.