Gaur irakaskuntzako langile baten heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dugu Bilbon ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok.
STEILASek hildako langilearen etxeko, lankide eta ikasleei babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die.
Beste behin ere, sistema honek gaixotu eta hiltzen gaituela salatu nahi dugu. Dagoeneko, 14 dira 2022an Euskal Herrian lanean hil diren pertsonak. Laneko heriotzak, bestalde, iceberg-aren tontorra baino ez dira. Lan-istripu asko eta asko estatistika ofizialetatik kanpo geratzen baitira.
Hori dela eta, lan-baldintza duinak eta lan-osasunera bideratutako baliabideak handitzea eskatzen dugu. Izan ere, horretara inbertitzen den gastu publikoa oso urria da, aurrekontu osoaren %0,01 inguru, zehatzak izateko. Erakunde publikoek beste aldera begiratu eta ez dute enpresarien interesen aurka egiten.
Inoiz baino gehiago, behar-beharrezkoa da langileon osasuna lehen lerroan ipintzea.
Leave A Comment