ARABA BIZIRIKek salatu nahi du nagusi den gobernantza-ereduaren aurkako edozein jokaera kriminalizatzeko ahalegina. Eredu horrek lehentasun dituen kapitalismoa eta autoritarismoarekin ez gatoz bat. Egite eta datu faltsuetan oinarrituta dagoen gure taldekide baten aurkako salaketa botere-abusua da, sistema patriarkal eta klasista honi aurre egiten dioten pertsona guztien borroka deslegitimizatzeko asmo argiarekin; politika neoliberalak erabiliz gizarte-arrakala handitu baino egiten ez duen sistema.
Gure taldekidea epaitegi honetara hurbildu da, agintariek ingurugiroaren eta lurralde komunalaren defentsan gauzatzen den aktibismoa sozialki isolatzeko eta beldurtzeko asmo argiarekin eraiki duten kontakizuna bertan behera uzteko.
Ertzaintzaren autoak asmo maltzurrez egiten dituen salaketek gezurra diote.
Gure lankideari Mozal Legea aplikatu zaio, Ertzaintzaren zaintzapean dagoen espazio publiko batean egoteagatik. Mendi ibilaldi bat ezin da inorentzat mehatxu izan. Autoritateak horrela ulertzen badu, argi dago sistema honek herritarrak zelatatzea eta mehatxupean edukitzea duela helburu.
Zaintza eta kontrola areagotzea pandemian hartutako neurrien ondorioa da eta argi dago horrelako neurriak geratzeko etorriak direla.
Libreki mugitzeko askatasuna argi eta garbi mugatu da, eta zelatatzea ere nabarmen handitu da. Gaurregungo egoera honek eztabaida eta oposizio publikoa askatasunez gauzatzea eragozten duten neurrien aplikazioa errazten du.
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatzen dugu, zeinek lurraldearen zaintzaren gainetik, lehentasuna ematen baitio enpresa pribatuen interesen defentsari; era berean, baliabide publikoak erabiltzen ditu interes pribatuen zaintza lehenesteko interes komunalen eta publikoen gainetik.
Bereziki azpimarratu nahi dugu borrokan jarraitu beharra dagoela guztiona eta publikoa den eremu Komunalaren aldeko defentsan, erakunde publikoek eremu horien babesari uko egin baitiote, enpresa pribatuen interesen menpe utzi dituztelarik.
Araba BIZIRIKek lanean jarraituko du beste gizarte eragile batzuekin espazio komunak sortzeko, espoliazio eta txikizio politiketatik libre izango den lurralde baten defentsaren alde borrokatuz.
Lurralde honen defentsaren beharra ikusten duen pertsona orori dei egiten diogu Gasteizen, maiatzaren 14ean, 19:00etan Bilbo Plazan “LURRA DEFENDATUKO DUGU. TAPIA LEGEARI EZ” lelopean deitu dugun manifestazioan parte har dezan.
ARABA BIZIRIK!