Joan den astean, STEILAS UPV/EHUk agindu duen zentroen itxieraren aurka dagoela jakinarazi genizuen.
Gure ustez eraginkorra ez den neurri inprobisatu hori, langileak oporrak planifikatzen ari diren unean iritsi da gainera. Erabaki horrek pertsona asko beren ohiko plangintza aldatzera behartu ditu, eta, horrek sortzen duen ezinegonari haserrea gehitu behar zaio orain; gainerako oporraldirako baimena, zerbitzuen beharren araberakoa izango dela helarazi baitute hainbat zerbitzuburuk kasu askotan.
Mezu honen bidez, baimen hori derrigorrezkoa ez dela jakinarazi nahi dizuegu langile guztiei, langileek dugun betebehar bakarra, gure arduradunei gure oporrak noiz hartu nahi ditugun jakinaraztea da.
UPV/EHUk dekretatutako zentroen itxieraren inguruan honakoa jasotzen da gaia erregulatzen duen araudiak :
“Administrazioak, zerbitzuko premiak direla-eta, langileei ekainetik irailera bitarteko epearen barruan oporrak noiz hartu behar dituzten adierazten dienean, langileek bi opor aste eurek nahi dutenean hartzeko eskubidea izango dute aipatutako epe horren barruan.”
Funtzionarien lan baldintzen hitzarmena, 5.1 e) Art.
Lan hitzarmena, 28.6 Art.
Aipaturiko edo antzerako jokabideren bat jasaten ari bazara, jar zaitez gurekin harremanetan eta esku hartuko dugu.
Leave A Comment