Enpresak egin dituen eskubide urraketak ikusita, STEILAS sindikatuak zerbitzu juridikoaren babesarekin aurrera eraman duen borrokaren berri eman nahi dizue.
Haurreskolak Partzuergoko lan hitzarmeneko 29.3. artikuluak dioenaren arabera “…lanerako aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileek soldata gordinaren %100 jasoko dute, legez ezarrita dagoen gehinezko iraupenez”. Hori dela eta, Gizarte Segurantzak ordaindutako portzentaia, enpresak osatu beharko du langileen soldata %100a izateko.
Gaur egun, Haurreskolak Partzuergoak hori egiten du, urte batez ordainketa zuzena egiten duen bitartean. Baina, baja egoera luzatzen denean (urte bat pasa ostean), ordainketa zuzenetik Gizarte Segurantzako ordainketa delegatura pasatzen da langilea eta enpresak langileari ordainketa osagarria ez dio egiten.
STEILAS sindikatuak gogorarazi nahi dizue enpresari dagokiola aldi-baterako ezintasun egoeretan soldata osatzea %100eraino. Beraz, baja luzeetan zaudeten langile guztiei dagokizuen soldata enpresari eskatzera animatzen zaituztegu eta dagokizuenaren ezezkoa jasoz gero, STEILASekin kontaktuan jarri bide juridikoari hasiera emateko.
Euskal Herrian, 2022ko ekainaren 21ean.
Leave A Comment