Ordezko irakasleei errespetu falta adierazten ari da Hezkuntza Saila, eta honek eragin zuzena du ikastetxeetan.

Aurtengo udan zehar, bakantea duten langileak lanpostura hurbiltzeko eskatu zen, sortzen diren bajak kudeatu ahal izateko. Horrela, dena garaiz antolatu daiteke. Langileek beren zatia egin bazuten ere, irailaren 1ean lanpostu horiek ez zeuden esleituta.

Hori gutxi balitz, irailaren 5ean lanpostu asko esleitu behar ziren ordezkagunea plataformaren bitartez. Horiek hilaren 8rako iritsiko ziren, baina arazo teknikoak direla eta, 7ra arte atzeratu zen prozesua.

Gaur, irailak 7, plataformak ez du ondo funtzionatu, eta irakasleak aukeraketa egin ezinda ibili dira egun osoa. Ordezkapen horiek ikasturtea hasi baino egun bat lehenago bete gabe egotea errespetu falta izugarria da langileekiko, aurreikusi zitekeelako. Ezin da onartu.

STEILASetik ahal den azkarren sistemak hobekien funtzionatzeko urratsak eman ditzala eskatzen jarraituko dugu, baita langileei sortutako kalteak lehenbailehen erreparatzea ere. Ordezkagunean izandako arazoak ulergaitzak dira.