Gaur, irailaren 15ean, Gasteizko gizarte larrialdietarako zerbitzuen aurrean batu gara, hauen egoera ez ezik kale gorrira bizitzera behartuta ikusten direnen pertsonen egoera salatzeko. Onartezina da, Gasteizko herrimugimenduek behin eta berriz salatu dugun arren, zerbitzu honen prekarietatea eta errekurtso falta berdin jarraitzea. Eta onartezina da ere, urteak pasa diren arren, Inor ez kale gorrian plataformak egoera honen berri eman genuenetik, ezer ez aldatzea, eta hau ez da diru faltagatik, baizik eta borondate politiko faltagatik.
Askotan azaldu dugun bezala, kale gorria ez da aukera bat, baina udalak aurrera eramaten dituen politikengatik, badirudi Urtaran jaunak pertsonak kalean bizitzearen aldekoa dela. Horren, adibide dira, pasaden urtean Olarizun gauzatu ziren etxegabetzeak, edota, Gasteizko kontserbatorioan eta zenbait elizetan jarri ziren haserriak. Berriro esango dugu, kale gorria ez bizitzeko ez hiltzeko lekua.
Etxebizitzak gure beharrak asetzen dituen, aterpea eta segurtasuna ematen digun ondasuna izan beharko luke, baina gizarte kapitalista honek dirua egiteko ondasuna bilakatu du. Gainera, etxebizitzarik ez edukitzeak bizi-baldintzen okertzea dakar, eta horrekin batera, gizarte bazterkeria. Hori dela eta, ustezko ongizate-estatu honetan bizi garen einean, ezin dira ulertu, Gasteizko udalak aurrera eramaten dituen politikak.
Honekin guztiarekin, gaurko prentsaurrekoaren bitartez, irailaren 23an plaza berrian gauzatuko dugun loaldiaren eta asanbladaren berri ematen dizuegu. Loaldia ostiraleko gautik larunbateko goizera izango da, bertan gaueko 20:30etan asanblada burutuko dugu eta bukatzeko, goizean prentsaurrekoa egingo dugu.
Gauean egingo den asanbladan; gazteriaren emantzipazioaz, pertsona arrazializatuen gizarte bazterkeriaz, oinarrizko horniduraz, udalaren errekurtso faltaz, auzoetako gentrifikazioaz eta bizitzaren garestitzeaz hitz egingo dugu. Hortaz, bertan partehartzera gonbidatzen zaituztegu, EKARRI ZURE LO SAKUA ETA ESTERA.
ETXEBIZITZA GUZTIONTZAT!
Leave A Comment