Nahasmendu Bipolarreko eta Depresioko Orekabide Elkartea kalera atera da Osasun Mentalaren Munduko Egunean.
Orekabide duela urtebete sortu zen, nahasmendu afektibo bipolarra duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko. Gaur egun 80 bazkide ditu. Euskadin ez dago nahasmendu psikosozial horri buruzko elkarte espezifikorik. Nahasmendu hori duten pertsonen ehunekoa biztanleriaren % 2tik % 5era bitartekoa da. Urriaren 10ean, astelehena, Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzen da. Orekabidek elkarretaratzea egingo du arratsaldeko 7etan Ama Zuriaren Plazan, honako lelo honen pean: «+ Psikologoak, + Terapiak, – Estigma, – Errefusa + Lan Babestua». ”
Gainera, astelehenean bertan, urriaren 10ean, prentsaurrekoa emango dugu Espainia Plazan eguerdiko 12etan, Orekabideren helburuak ezagutzeko eta azaltzeko.
ZUEN ZAIN GAUDE
OREKABIDE