Ez gaituzte isilduko! Sahara libre! Konponbide bakarra: autodeterminazioa!, lelopean. CEAS-Saharak manifestazioa deitu du azaroaren 12an, larunbata, Madrilen, 12:00etan, ibilbidea Atocha kaletik Santa Ana plazara luzatuko da.
Saharar herriarekiko elkartasun-mugimenduak Espainiako Estatu osoan egiten dituen mobilizazioen artean, hau duzue garrantzitsuena eta esanguratsuena. Aurten inoiz baino garrantzitsuagoa da. Izan ere, azaroaren 14an Madrilgo Hiruko Akordioak sinatu zirenetik (Espainiak Mendebaldeko Sahara Marokoren eta Mauritaniaren esku utzi zuenetik) 47 urte beteko diren arren, saharar herriak hainbeste urteko sufrimenduari irtenbide justua emateko zain jarraitzen duela salatu behar dugu. Horrez gain, ohartarazi nahi dugu 2020ko azaroaz geroztik dagoen gerra-egoera eta Espainiako Gobernuko presidenteak Mendebaldeko Sahararekiko duen jarrera-aldaketa, Marokoren autonomia-planaren alde.
Hori dela eta, Espainiako elkartasun-mugimenduak babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio saharar herriari, hainbestetan atzeratutako autodeterminazio-erreferenduma urgentziaz egin dadila eskatu nahi du, Marokok EBrekin egindako legez kanpoko akordioen bidez gauzatzen duen baliabide naturalen esplotazioa salatu nahi du, preso politiko sahararren askatasuna exijitu nahi du, Marokok okupatutako lurraldeetan bizi diren sahararrek etengabe jasaten dituzten giza eskubideen urraketak salatu nahi ditu, eta Espainiako Gobernuari gatazkaren konponbide justu eta behin betikoan modu zuzenean inplikatzeko eskatu nahi dio.
Arabako SEADen Lagunen Elkartetik une honek Mendebaldeko Sahararentzat eta bertako biztanleentzat duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta deialdi hau zuen erakundeko kide guztien artean zabaltzeko eta Madrilgo manifestazioan parte hartzera gonbidatzeko eskatzen dizuegu.
Hona hemen telefonoa eta helbide elektronikoa gurekin harremanetan jartzeko:
Usune Zuazo 945 147 853
Sahararekiko Elkartasun Elkarteen Estatuko Koordinatzailea
Leave A Comment