Bide judiziala – Erretiroen akordioa
STEILASek UPV/EHUk erretiroen akordioarekin egin duena salatu egiten du. Jarraitutako prozedurarekiko eta Gobernu Kontseiluan onartutako ebazpenarekiko gure desadostasuna behin eta berriro adierazi dugu, eta, halaxe egiten jarraituko dugu. Izan ere gure ustez, mahai negoziatzaileari, negoziazio kolektiboari, eta batez ere langileen eskubideei muzin egin die Unibertsitateak. Hala, protesta modu ozenagoan egiteko, negoziazio mahaietara ez joatea erabaki genuen sindikatu gehienekin batera.
Leave A Comment