Aurreko inforrietan jakinarazi genuen bezala, Kristau Eskolak eta AICEk gatazka kolektibo bat jarri zuten abian joan den ikasturtearen amaieran tutoretza-osagarria arautzen duen

hitzarmenaren 65. artikulua aldatzeko, osagarri hori ez ordaintzeko H.H.ko 1. zikloan eta Lanbide Heziketan. Kristau Eskolak eta AICEk Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte

Ekimeneko Ikastetxeen 2017-2021eko Hitzarmen Kolektiboko Tutoretza Osagarriari buruzko 65. artikuluaren DEUSEZTAPEN PARTZIALA aitortzea eskatu zuten, Haur Hezkuntzako 2.

zikloko, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko hezkuntza-mailetara mugatuz, edo, subsidiarioki, hitzarmen horren 65. artikuluaren GUZTIZKO DEUSEZTAPENA.

Azkenik, patronalek eragindako hainbat atzerapenen ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Epaimahaiak epaia eman zuen, Kristau

Eskolaren eta AICEren asmoa ezetsiz. Epaiak oso argi utzi zuen 65. artikulua osorik bete behar dela.

STEILASek uste zuen bezala, patronalek Madrilgo Auzitegi Gorenera jo dute, hitzarmenaren puntu horren aplikazioa atzeratzeko.

STEILASetik errekurtsoa ken dezatela eta hitzarmena bete dezatela eskatzen diegu KE eta AICE patronalei, tutoretza-plusa ordainduz 2017tik edozein mailatan tutore lana bete duten

langile guztiei . Hala egin ezean, STEILASek bere baliabide guztiak erabiliko ditu tutoretzaosagarria haur-hezkuntzako lehen zikloan eta lanbide-heziketan ere ordain dadin, lortu arte!