Martxoaren 30ean hauteskunde sindikalak ditugu Hezkuntza Publikoan. Esan beharrik ez dago zuen parte hartzea ezinbestekoa dela STEILAS sindikatuaren presentzia bermatzeko irakaskuntzako langileon lan-baldintzen eta Euskal Eskola Publikoaren defentsan. Izan ere, hauteskunde hauek hurrengo lau urteko plangintza baldintzatuko dute.

Gaur, urtarrilak 31, hauteskunde sindikaletarako mahaiak osatu dira, eta hautesleen behin-behineko errolda gauzatu du administrazio publikoak. Errolda horretan, urtarrilaren 31n jardunean ari diren enplegatu publiko guztiak agertu behar dute. Lan-legepeko langileen kasuan, erroldan egoteko, langileak 30 zerbitzu egun bete behar izan dituzte ikasturte honetan.

Behin-behineko errolda kontsultatzeko, erabiltzailea eta pasahitza sartu behar da Hezigunea atarian. Eremu pertsonalean sartu eta “Hateskunde sindikalak” sakatu.

Behin-behineko erroldan agertzen ez denak eta urtarrilaren 31n zerbitzu aktiboan egon denak, erreklamazioa aurkeztu behar du ondorengo posta-helbide honetan: hezk.sind@euskadi.eus , urtarrilaren 31tik otsailaren 7ra bitartean, biak barne.

Informazio gehiago, ondorengo loturan:  http://www.euskadi.eus/langile-hauteskunde-sindikalak/web01- a3hekon/eu/