Martxoaren 30ean hauteskunde sindikalak ditugu Hezkuntza Publikoan. Esan beharrik ez dago zuen parte hartzea ezinbestekoa dela STEILAS sindikatuaren presentzia bermatzeko irakaskuntzako langileon lan-baldintzen eta Euskal Eskola Publikoaren defentsan. Izan ere, hauteskunde hauek hurrengo lau urteko plangintza baldintzatuko dute.
Urtarrilaren 31n hauteskunde sindikaletarako mahaiak osatu ziren, eta hautesleen behin-behineko errolda gauzatu zuen administrazio publikoak. Errolda horretan, urtarrilaren 31n jardunean ari diren enplegatu publiko guztiak agertu behar dute. Lan-legepeko langileen kasuan, erroldan egoteko, langileak 30 zerbitzu egun bete behar izan dituzte ikasturte honetan.
Horren gaineko informazioa, STEILAS sindikatuaren programak, hautagaitzak, kartelak, eta abar irakur ditzakezue ondorengo estekan: EAEko hauteskunde sindikalak
Hezkuntza Publikoan sindikatu bozkatuena da STEILAS sindikatua, publikako irakasleen artean lehenengo indarra. Euskal Eskola Publikoaren aldeko borrokan ezinbestekoak gara!
Leave A Comment