Gogoratu nahi dugu Hezkuntza lege berriaren aitzakiaren menpe, itunpeko ikastetxeen irautea bilatzen ari dela Eusko Jaurlaritza, eskola segregazioaren muinera jo gabe. Izan ere, ez dute eragile zuzena den hezkuntza sistema dualarekin amaitu nahi, eta ez dute eskola publikoaren eta Haurreskolak Partzuergoaren aldeko benetako apusturik egin nahi, jaiotza-tasaren beherakada nabarmena ematen ari den garai honetan.
STEILASetik denona eta denontzat den Euskal Eskola Publikoan matrikulatzeko deia luzatzen dizuegu. Matrikula zaitez gurean!
Euskal Eskola Publikoaz Harro Plataformak sortutako bideoa:
Leave A Comment