Kurdistan, urte askoan nazioarteko potentzien interesak pairatu dituen eskualde batean kokatzen da, interes hauek bertan bizi diren biztanleei eragin dietelarik, bertako biztanleen nahiak eta interesak alde batera utziz.
Geo-estrategikoki oso garrantzitsua den eskualde bat da, Mendebaldeak gaur egun gehien eskatzen dituen baliabide natural batzuk dituelarik. Eta horregatik behin eta berriz herri kurduaren errealitatea eta egoera ahaztu da, estatu propiorik gabeko munduko herririk handiena izanik.
Auzi Kurduak Iraki, Irani, Siriari eta, bereziki, Turkiari eragiten die, eta Ekialde Hurbilean konpondu gabeko arazo nagusietako bat da. Turkiako Estatuaren eta askatasunaren aldeko mugimendu kurduaren arteko gatazkak gaur egun arte jarraitzen du. Gatazka honetan 40.000 pertsonek bizitza galdu dute orain arte, 4.500 herri inguru ebakuatu edo erre dira, eta milioika pertsona lurralde
ezberdinetan sakabanatutako errefuxiatu bihurtu dira. Herri kurduaren, askatasunaren eta demokraziaren aurkako erasoak, kolonialismoak eta kapitalismoak sortutako hondamendien gainean eraikiak izan direnak, gaur egun ere jarraitzen dute.
Abdullah Öçalan, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) liderra orain 24 urtetik hona espetxean dago, muturreko baldintzetan preso, espetxetik kanporako munduarekiko komunikazio mugatuarekin eta munduarekin erabat isolatuta.
2006-2007an, 3’5 milioi kurduk haien ordezkari politikoa zela adierazi zuten sinaturiko eskari batean. Herri kurduaren konfiantza duen lider bakar eta irtenbide baketsu baten aitzindari gisa, Öcalan, gatazka kurduari irtenbide bat bilatzeko behar-beharrezkoa da. Beste gatazkek ematen diguten esperientziek, bake prozesu bat eman dadin, besteak beste, gaztari konponbide demokratiko bat bilatzeko haien komunitateen babesa lortzeko gaitasuna izango duten lidergo eta izaera sendoko pertsonak behar-beharrezkoa direla erakusten digute. Besteak-beste, Nelson Mandela edo Gerry Adams-ek haien komunitateen errespetua eta konfiantza zeukaten, eta horregatik, irtenbide negoziatu baten bilaketan jarrera aktiboa izan zezaten konbentzitu zitzaketen. Zalantzarik gabe, Abdullah Öcalan kategoria honetan sartu egiten da.
Gaur egungo Edoganen Turkiako gobernuak Öcalanekin negoziaketak mantendu zituen bi urte eta erdiz, eta bertan, lider kurduak, bakea lortzeko plan gradual bat proposatu zuen; konfiantza garatzeko neurrietatik hasi, nazioarteko begiraleekin egindako armagabetze prozesu batekin jarraituta, eta auzi kurduarentzat irtenbide politiko etengabe bateraino. Negoziaketak 2011ean apurtu baziren ere, Öcalanek bere “bide-orrian” planteaturiko proposamenek, gatazka kurduaren irtenbide negoziatu bati ekin eta aurrera eramateko, berebiziko garrantzia izaten jarraitzen dute.
Öcalanen askatasunaren eskakizuna, gatazkaren logika militarra apurtu, negoziaketa baketsu eta gatazka kurduari parametro demokratikoetan oinarrituriko irtenbide baterantz begirada bideratzeko gako nagusietako bat da. Aipaturiko guztiagatik, euskal sindikatuek honakoa aldarrikatzen dugu:
Abdullah Öçalan-en eta gainerako preso politiko kurduen askatasun aldarrikapena babestu, Turkiaren demokratizazioa eta Kurdistanen bakea bultzatzeko.
Herri kurduaren sufrikario eta zapalkuntzaren amaiera.
Gatazkari irtenbide demokratiko bat bermatuko duen bake prozesu bat babestea.
Herri kurduari libreki etorkizuna erabakitzen uztea, herri bezala demokratikoki haiek erabakitzen duten bezala antolatu ahal daitezen
Leave A Comment