Gaurkoan intersexualitateak hezkuntzan izeneko hitzaldia eskainiko digute i de intersex taldeko kideak diren Laura Vila Kremer eta Mer Gómez-ek. Formakuntza-saio hau sindikatuko LGTBIQ+ taldeak antolatu du, maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren aurkako eguna ospatzen dela eta.
Saio honetan, intersexualitatearen gainean ditugun sinesmen eta zalantzak argitzen lagundu digute hizlariek, baita gaia eskolan landu ahal izateko baliabideak eskaini ere.
Hitzaldia amaitu ostean, elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Artium museoaren aurrean, “LGTBIQ+fobiaren aurrean, eskola inklusiboak eraiki” lelopean.
Leave A Comment