Atzo, hilak 13an, Haurreskolak Partzuergoko mahai negoziatzailea izan genuen azkenengotik ia hiru hilabete pasa ostean. Bileran erabiltzeko materiala lantzeko, berriro ere, denbora gutxi izan dugu.
Bi gai landu dira:

1.-Hezitzaileen lanpostuen zerrenda (HLZ):

 Enpresak egin duen proposamenetik datu esanguratsuenak:
◦ 1105 lanpostuko HLZ ekarri dute. 1049 behin-betiko langileekin beteko dituzte eta besteak hutsik usteko asmoa dute, etorkizuneko beharrak beste kontratu mota batzuekin
betetzeko.
◦ 108 langile sententzia bidez finkatu/ko dira aste honetan.
◦ 264 lanpostu egonkortuko dira merezimendu lehiaketaren bitartez.
◦ Enpresako HLZko proposamenean pozgarria da gela bakarreko haurreskoletan beti jardun bat eta erdi bermatuko duela jasota egotea. Baina, irizpideen garapenean kontraesanak
daude. Espero dugu hauek zuzentzea.
◦ Gela bakarreko haurreskola batzuetan, momentu honetan bi langile jardun osoan badaude, mantenduko dituzte. Baina, langile horietako batek LEParteko kontratua badu, jardun osotik
erdira pasatzeko asmoa dute, beti ere, baremazioan jardun partziala aukeratuta badu.

 STEILAS sindikatuaren proposamen garrantzitsuenak:
◦ Gela bakarra irekita dagoen haurrekoletan bi jardun oso egotea.
◦ Matrikulazioaren hazkundeari erantzuteko, behar beste lanpostu sortzea eta txertatzea.
◦ 3 matrikula baino gutxiago jaso duten haurreskolen egoera berraztertzea. Irailean dauden matrikulak soilik kontutan hartu beharrean, abendura arte egon ahal direnak kontutan izatea. Horretarako, herri horietan matrikulazio epe berezia irekiz, haurreskola horiek ez ixteko.
◦ Hiriburuetan, eta herri batzuetan ere, behar beste ikaspostu ez dira egongo eta itxaron zerrendak sortu dira. Hauei erantzuna emateko neurriak hartzea.
◦ 2023-2024 ikasturteko izen-emate eta funtzionamendu araudian jarritako ordutegien kontrako adierazpenak berriro ere egin ditugu.

 

2.-Lekualdatze-lehiaketaren araudia eta deialdia (LAL)
Enpresak aurreko araudiaren zuzenketa proposatu digu, Europako jurisprudentziari eta Espainako ebazpenei egokitzeko; aldaketa esanguratsu bakarra haurreskoletan behin-behineko izaerarekin
egindako lana ere barematuko dela da. Horrekin batera, egutegi bat eman digu honako hau esanez: deialdia hilak 16an argitaratuko dela eta LALaren behin-betiko esleipenen zerrendak
uztailaren 27an.

 STEILAS sindikatuak egindako ekarpenak:
◦ LZ ko lanpostu huts eta behin-behineko kontratuekin beteta dauden lanpostu guztiak ateratzea. Hau da, lanpostuak ez estaltzea.
◦ Behin-behineko kontratuekin egon diren langileei dagozkien kalte ordainak jasotzeko eskubidea txertatzea.
Enpresak irailaren 1erako hezitzaileak bere lanpostu berrietan egoteko konpromisoa berretsi digu. Hau da, irailak 1erako, LALa eta merezimendu-lehiaketa amaituta egongo direla, nahiz eta jakin, oso epe laburrean izugarrizko lan karga dakarrela kudeaketa langileentzat. Azken hauen egonkortze prozesua, berriz, 2023-2024ra arte luzatuko da.

STEILAS sindikatuak argi du hau ez dela nahi duen negoziazio prozesuen erritmoa, ezta metodologia ere. Askotan gerenteari eta Zuzendaritza Batzordeari negoziazioa arintzeko eskaera luzatu arren, ez dugu inongo erantzunik jaso. Gardentasuna eta ziurtasuna bermatzeko, eta negoziazioa eta adostasun maila handitzeko, denbora bidelagun ona da. Baina ez da kasua. Administrazioak eta enpresak azken momentura arte epea agortu dute.

Gauzak horrela, azalpenetan sakontzeko, datorren astean bilerak burutuko ditugu.

Lanpostuen zerrenda handitu!
2 jardun oso gelako!
LALean lanpostuak ez estali!
Gardetasuna bermatu!
Ordutegiak aldatu! Arratsaldeko zerbitzurik ez!