Elkarretaratzeak egin ditugu Donostiko Kristau Eskola Patronal nagusiaren egoitza aurrean, Bilboko ikastetxe ugariz inguratutako Bizkaia plazan eta Gasteizko hezkuntza delegaritzan. Datorren ikasturteari begira grebak indartu beste biderik ez dugula izango adierazi dugu bertan.

Apirilak 25eko greba egunaren ostean, patronalek beraien immobilismoan errotuta jarraitzen dutela salatu dugu ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok. Ez dugu beraien berririk izan, eta greba aurretik bidali genien negoziaketa eskaerari muzin egin diote. Hezkuntza sailak ere isilik jarraitzen du.

Apirilaren 25eko Greban Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileek agerian utzi zuten lanpostuen eta lan baldintzen alde borrokatzeko daukaten indarra eta prestutasuna. Eta sindikatuok langileak zoriondu nahi ditugu horregatik. Gaur, ikasturteari amaiera emateko elkarretaratzeak gauzatu ditugu sindikatuok auzi honetan zeresana duten hiru hankei Hitzarmenaren negoziaketa ahalbideratzeko negoziaketak eta baldintzak sor ditzatela galdegiteko. Sektoreko patronal nagusia den kristau Eskolaren egoitza aurrean Donostian, hainbat ikastetxez inguratutako Bizkaia
Plazan Bilbon eta Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko hezkuntza ordezkaritzaren aurrean hain mzuzen ere.

Sindikatuok adierazi dugu, egoera honetan eta patronalaren erantzunik ezaren aurrean, datorren ikasturtean interpelazio maila, mobilizazoa eta greba dinamika indartu beste biderik ez dugula izango. Eta horretarako lanketan ari gara. Lanpostuak mantentzeko neurriak, lan zamak arintzeko neurriak, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzak, KPIaren araberako soldata igoerak, eta Lanbide Heziketako edukien negoziaketa ditugu helburu. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere aldarrikapen dira.

ELA – STEILAS – CCOO – LAB – UGT