Hezkuntza Sailak hezkuntzako langileongan eragiten duten hainbat erabaki eta murrizketa aplikatu nahi ditu sindikatuen babesarekin. Argi dago ikastetxeetan lan baldintzak kaskartzen ari diren honetan eta lege pribatizatzaile bat tramitatzen ari diren bitartean, adostasuna irudikatu nahi duela sailak. Hezkuntza Saila erabakiak, ordea, negoziazio errealik gabe hartzen ari da. Hona hemen proposaturiko azkenak:
Lanbide Heziketa
Lanbide Heziketan unibertsitateko ikasketak izan gabe lanean dauden eta Merezimendulehiaketa bitartez plaza lortu ez duten irakasleentzako proposamen bat jaso dugu (unibertsitate ikasketa beharrezkoa den espezialitateei eragiten die soilik) eta Hezkuntza Sailak gure sinadura eskatu du. Irakasle horiek 2026ko urtarrilaren 19ra arte izango dute epea unibertsitate-titulu bat aurkezteko eta bitartean zerrendetan mantenduko dituzte orain arte bezala lanean jarraitzeko eskubide guztiak mantenduz.
Hezkuntza Sailaren proposamena 2025-2026 ikasturtera arte ordezkoen zerrendetan langile hauek mantentzea da, orain arte bezala. Data horretatik aurrera zerrendatik botako dituzte eta langile horien lan-etorkizuna ez dago ziurtatuta.
Erabaki horri indarra emateko sindikatuen sinadura eskatu dute. STEILASek ez sinatzea erabaki du hurrengo arrazoiengatik:
• Hezkuntza Sailak adierazi du sindikatuen sinadura izan edo ez neurriarekin aurrera joko duela.
• Langile horientzako irtenbide integral bat eskatzen dugu, ez da nahikoa proposamen horretan hiru ikasturterako soilik lana bermatzea, etorkizunean langile horien egoera zein den ziurtatzea eskatzen dugu.
Edoskitze metatua jardunaldi murriztuetan
2021-2022 ikasturtera arte edoskitze metatua gure lan hitzarmenean (185/2010) jasota dauden irizpideei jarraituz aplikatu da: jardun osoan 24 lanegun, jardun erdian 48 lanegun eta jardun herenean 72 laneguneko baimena.
Hezkuntza Sailak tribunal laboraleko sententzia bat aitzakiatzat hartuta edozein dela jardunaldia egun kopuru berdina aplikatzeko aukera duela dio, 24 lanegun.
Aste honetan, sailak tarteko bidea dela eta eskuzabaltasunez jokatzen ari dela argudiatuz honakoa proposatu du:
Hortaz, beste murrizketa bat aplikatu nahi du, eta sindikatuei sinadura eskatu die, hobekuntza bat izango balitz bezala mozorrotuz.
Jakin dezatela STEILASek ez duela atzerapausorik onartuko!
Leave A Comment