Tartanga (Erandio), Barakaldo, Txurdinaga (Bilbo) LHII Zentroetako Normalkuntzatik, Lanbide Heziketaren (LH) saretze eta partekatze ekintza bat burutzera goaz.
Ekintza honek bi helburu ditu: Batetik, LHn euskarak duen presentziaz hausnartu; Bestetik, aurrera egiteko proposamenak elkarrekin adostu. Motibazio hauek jota, gure zentroetatik EHZuzenean festibalerako bidea bizikletaz egingo dugu eskola desberdinetan topaketak egiten.
Ibilbide honetan Gipuzkoako eta Nafarroako LHko eragileekin saretuko gara: gure egoerak ezagutuz eta pertekatuz, neurri proposamen zein aldarrikapenak gorpuzteko intentzioarekin.
Ibilbide hau ekainaren 28tik uztailaren 1era egingo da bizikletaz.
1. EGUNA (2023/06/28): https://goo.gl/maps/bfYNrrxZ6REhPBL99
Barakaldo / Erandio /Txurdinaga– Deba: Iurreta
2. EGUNA (2023/06/29): https://goo.gl/maps/SoY1ECMfmydwnSJH6
Deba – Bera: Easo Politeknikoa
3. EGUNA (2023/06/30): https://goo.gl/maps/p56kf23EhzWwZGyY7
Bera – Irisarri: Bera Toki-Ona, Elizondo
4. EGUNA (2023/07/01): https://www.ehz.eus/eu/
EHZ (Irisarri): Bernat Etxepare Lizeoa
Leave A Comment