Matrikula biziaren inguruan dagoen gardentasun ezaren harira, hainbat sindikatuk elkarretaratzea egin dugu Nafarroako Parlamentu aurrean.

Joan den ikasturteko iraileko lehen egunetan bakarrik, Nafarroako hezkuntza-sistemak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko 2.350 ikasle hartu zituen, ohiko epetik kanpo matrikulatuta.

Kontutan hartu behar da gerora etorritako ikasle kopuru izugarri handi horrek ikasturte osoan hazten jarraitzen duela eta hezkuntza-laguntzako premia espezifiko gehienak behar dituela. Askotan ikastetxeetan dauden baliabideak ez dira nahikoak. Ikastetxe bat baino gehiago dagoen herrietan, tokiko eskolatze-batzordeak bertako ikastetxe bati esleitzen dizkio ikasle horiek, eta zenbaitetan Batzorde Orokorrak esleitzen ditu beste kasuistika mota batzuk gehitzen direnean.

2021ean, Hezkuntza Departamentuak orain arte ikasleak onartzeko zegoen araudia aldatu zuen eta batzorde horietan parte hartzen zuten eragileen kopurua murriztu zuen. Ordura arte prozesuaren garapena zaintzen zuten irakaskuntzako langileen bi ordezkarietako bat kendu zen, sare batean ordezkaritza bakar bat utziz. Horrela, eta orain arte ez bezala, eskolatze-batzordeetara ordezkari bakarra joan daiteke, irakaskuntza publikokoa edo pribatu-itunpekoa izango delarik.

Gainera, azken urteetan gertatutako ikasle-kopuruaren gorakada esponentziala ematen den arren, gaur egun ikasleak ikastetxe bati atxikitzea gehienetan modu zuzenean egiten da, dagokion batzordeko kide guztietatik igaro gabe. Kasu askotan ezin da haien funtzionamenduari buruzko daturik lortu (are gutxiago hurrengo urtean batzordeak esleitutakoaz bestelako ikastetxe batean matrikulatzen diren ikasleena).

Horregatik guztiagatik, Nafarroako hezkuntza-sare guztietako sindikatu guztiek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, SEPNA, UGT, ELA eta CCOO) elkarretaratzea egin dugu gaur hemen, Parlamentuaren aurrean, Hezkuntza kontseilaria den Gimenori jarrera aldatzeko eta sindikatuak entzuteko eskatzen diogu, beraz, Hezkuntza Departamentuari honakoa eskatzen diogu:
Ikasleen onarpena arautzen duen 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikulua aldatzea, langileen ordezkaritzen osaerari eutsiz, aurreko araudiarekin egin bezala eta ikastetxeetako zuzendaritzen kasuan errespetatu den bezala.

Batzorde horiek kide guztiei dei egiten dietela eta informazioa haien artean helarazten dela ziurtatzea, gardentasun falta eta datu gabezia saihesteko.

Hezkuntza lehen eragile sozializatzaileetako bat da eta herritar informatu, trebatu eta osasuntsuak lortzeko motorra. Horregatik, ikastetxe kohesionatu, ez segregatzaile eta masifikaziorik gabekoetan bakarrik eraiki ahal izango dugu gizarte sendo, batu eta bidezko batean.

STEILAS-ANPE-AFAPNA-LAB-SEPNA-UGT-ELA-CCOO