Abdullah Öcallan buruzagi kurdua da eta munduko milioika kurduk euren ordezkari politiko gisa ikusten dute. 1999ko otsailean, nazioarteko inteligentzia operazio batean bahitu eta Turkiara bidali zuten. Geroztik kartzelan egon da, eta ez diote baimenik eman kanpoko munduarekin harremanik izateko. Gainera, tortura eta tratu krudel eta iraingarriak jasan izan ditu.

Hala ere, Öcallanek berak eraikitako mugimenduak eta berak inspiratutako jendea borroka kurduaren lehen lerroan egon dira Ekialde Hurbilean, autodeterminazioaren eta etnia nahiz erlijio anitzeko demokraziaren alde. Bere teoriek inspiratu dute burujabetzaren, emakumeen askatasunaren alde eta esplotazioaren nahiz mundu osoan berdintasun faltaren kontra borrokatu dutenak.

Turkiak konpondu gabe duen ‘auzi kurdua’-k – Turkiar Errepublikak mantendutako 20 milioi kurduren kontrako oinarrizko eskubide politiko eta zibilen ukazio bortitzak ezegonkortasun politikoa eta gatazka eragin ditu- kostu handia izan du: milaka bizitza, milioika errefuxiatu eta ultranazionalisten, erlijio fundamentalisten nahiz autokraten ahalduntzea. Hau, tokiko eta munduko erronka serioenekin lotuta dago, zeintzuk milioika bizitzen gainean eragina duten -okupazioa, arrazismoa, emakumeen zapalkuntza, intolerantzia erlijiosoa, esplotazio ekonomikoa eta ingurumenaren txikizioa-.

Kurdistan lau estatutan banatuta dago: Turkia, Iran, Irak eta Siria. Europar botereek, Britania Handiak eta Frantziak banaketa horiek duela mende bat gaur egun lurraldeak bizi duen zatiketa eragin zuen. Turkiak kurduen kontrako gerra Ekialde Hurbil osora zabalduz erakutsi duen gaitasuna, Estatu Batuen eta beste NATOko kideen hamarkadako babesaren eta alde guztietatik kurduen aurkako kontzesioak ateratzeko, potentzia hauek beste estatu batzuen kontra jartzeko, hala nola Errusia eta Iranekin, Turkiak erakutsitako trebeziaren ondorio dira.

Öcallanen konponbideak nazioartekoak dira, bere estrategiak auzi kurduari konponbidea topatzea lortu dezake, mende bateko zapalkuntzari bukaera emanez, Turkian zein inguruko estatuetan. Bere teoria unibertsalak egungo krisialdi handiei -aldaketa klimatikoa, berdintasun falta, eskuin muturreko autokraten gaitasuna sistemak sortzen duen etsipena bere alde baliatzeko…- alternatibak bilatzen dituztenentzat eredu dira.

Öcallan auzi kurduaren konponbidean parte hartzeko eta bere ideiak garatzeko aske izango balitz, guztiontzat askatasun eta bake gehiago egongo litzateke. Tamalez, Turkiako lidergo autoritarioak egoera honi sekulako beldurra dio eta nazioarteko komunitatearen babesarekin Öcallan isolamenduan mantendu dute ia hiru urtez, haien botere-aldia eta gerra amaigabea mantentzeko hain zuzen ere.

Inoiz baino arduratuagoak gaude Öcallanen segurtasun eta ongizateagatik. Isolamendua nazioartean tortura mota gisa aitortu dute. Mota honetako tortura hiru urtez luzatzea bereziki arriskutsua da. Ez dakigu ezer Öcallani buruz, bilerak ekiditeko diziplina neurriak ezarri dizkiotela salbu, heriotza mehatxuak jaso dituela modu faltsuan argudiatuz.

Europako Torturaren Prebentziorako Batzordeak badu bere gain Turkiako eta Europako espetxeen egoera ikuskatzea. Batzordeak eta beste erakunde europarrek (Europar Batasunak) kale egin dute etengabe Öcallanen kasuan, sistematikoki nazioarteko legea urratzeagatik, Turkiari kargu hartzerako garaian. Europar Batasunak eta Europako Torturaren Prebentziorako Batzordeak gehiago egin behar dute euren ardurak betetzeko.

Egoera ez da jasangarria. Horregatik, hurrengo eskaera egiten diegu: Abdullah Öcallan buruzagi kurduari baimena eman behar diote bere senide eta abokatuekin biltzeko. Bere baldintzapeko askatasunak, Turkian hamarkadak duen auzi kurduari konponbide justu eta demokratikoa bilatzea ahalbidetuko luke.

Abdullah Öcallanen Askatasunerako Nazioarteko Plataforma