Hirugarren egunean Bilboko kaleetan bilduko dira hiru lurraldeetako langileak manifestazio zentralizatu batean.

Gaur Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako bigarren greba eguna izan da. Gaur ere milaka langilek hartu dute parte ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok EAEko hiru hiriburuetan antolatutako kotxe karabana, ekintza eta mobilizazioetan. Grebaren jarraipena ere atzokoaren oso antzekoa izan da, %65 eta %70 bitartekoa.

Sindikatuok arduraz jokatzeko eta Hitzarmena sinatzea ahalbideratuko duten edukiak mahai gainean jartzeko eskatzen diegu Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei. Eta Hezkuntza Sailari gatazka bideratzeko esku har dezala, beste aldera begiratu ordez.

Bihar hiru lurraldeetako langileak Bilbon egingo den manifestazio zentralizatu batean batuko dira. Manifestazioa goizeko 11.30etan hasiko da Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Gran Via 85). Eta sindikatuok adierzpenak manifestazio hasieran egingo ditugu 11.15etan.