Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan arren, grebak jarraipen zabala izan du. Izan ere, langileen %65ak babestu du.

Hitzarmena berritzeko funtsesko gaietan edukiak mahaigaineratzeko deia egin diegu sindikatuok Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei, eta Eusko Jaurlaritzari greba eskubidea urratzeari utzi eta gatazka bideratzeko esku har dezala galdegin diogu.

Pasa den astean eta aste honetan bertan, Patronalek bileretara deitu gaituzte sindikatuak, baina akordioa lortzeko gakoak diren gaietan ez dute gutxieneko edukirik aurkeztu. Patronalei eta Jaurlaritzari eskatu diegu gatazka luzatzeko estrategiak eta greba eskubidea urratzeko jarrerak alboratzea, eta hitzarmena berritzea ahalbideratuko duten edukiak landu eta lehenbailehen mahaigaineratzea.

Lanpostuei eusteko neurri eraginkorrak, lan kargak arintzeko eta sektore feminizatuenen lan baldintzak hobetzeko neurriak, finantzaketa publikoari lotu gabeko eta erosahalmena bermatzeko soldatak eta, Lanbide Heziketarako baldintza egokiak dira sindikatuon eskaerak. Berdintasun planak, euskalduntze planak eta lan Osasuna bermatzeko planak, bereziki arrisku psikosozialenak, ere beharrezko dira. Lehenengo honetaz gain, beste lau greba egun ditugu deituta urtarrilerako: urtarrilaren 18, 23, 24 eta 25. Bihar, urtarrilaren 18an, Donostian elkartuko gara langile guztiak.
11.30ean Aldapeta Marian hasiko dugu manifestazioa, eta Kristau Eskola patronal nagusiaren egoitza aurrean amaitu.

Hemen lehenengo greba eguneko irudiak: