Gaur Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileen hamahirugarren greba eguna da. Milaka langilek hartu dute parte sindikatuok antolatutako mobilizazioetan. Greba aurreko asteetan, patronalek bileretara deitu dituzte sindikatuak, baina akordioa lortzeko gakoak diren gaietan ez dute gutxieneko edukirik aurkeztu.

Jaurlaritza ere gatazka bideratzeko esku hartu beharrean, oztopoak jartzen ari da. Gehiegizko Zerbitzu minimoak ezarriz eta Gizarte Ekimeneko negoziaketak baldintzatzeko asmoz hurrengo hiru urteetarako eros ahalmenari eustea bermatzen ez duen finantzaketa publikoari lotutako soldata-akordioak inposatu nahi izanez Gizarte Ekimeneko greba bezperetan.

Sindikatuok hitzarmena sinatzeko aukera emango diguten adostasunak lortu nahi ditugu; eta horretarako beharrezkoa da gai klabeetan gutxieneko eduki batzuk mahai gainean jartzea. Lan kargak arintzeko neurriak, sektore feminizatu eta prekarioenentzako hobekuntzak, enplegua bematzeko neurri zehazak, Lanbide Heziketako edukiak eta KPIa bermatuko duten eta finantzaketa publikoari lotu gabeko soldatak dituzte funtsesko eskaeratzat.

Langileen eskaerak oso oinarrizkoak dira; baina Patronalak etxeko lanak egin gabe jarraitzen dute eta Jaurlaritza sindikatuok presionatzeko saiakeran dabil edukiak jarri gabe gatazka amaituko delakoan. Hau ez da bidea. Lehenbailehen edukiak ekartzeko eskatzen diegu patronalei. Jaurlaritzari oztopoak jartzeari uzteko eta gatazka bideratzera zuzen ditzala bere esfortzuak.

Sindikatuok biharko beste greba egun bat daukagu deituta. Bilbon goizeko 11.30etan Eusko Jaurlaritza aurrean hasiko den manifestazio bat egingo dugu.