Datorren otsailaren 7tik 23ra zabalik egongo da EAEko haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan matrikulatzeko epea. Hori dela eta, Euskal Eskola Publikoaz Harro Plataformak elkarretaratzea deitu du, Euskal Eskola Publikoan matrikulatzeko dei eginez. Elkarretaratzeaz gain, argazki jendetsua ere egingo du plataformak.

Aipatutako ekimena otsailaren 3an egingo dugu, goizeko 12:00etan Arriaga Antzokiko eskaileren aurrean, Bilbo.