Gaur, irailak 27, hitzarmen berriaren aldeko mobilizazioei ekin diogu STEILAS, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok deituta. Langileen
ordezkariak bildu gara Loiuko La Merced ikastetxearen aurrean, bertan Kristau Eskolak ikasturte hasierako ekitaldia ospatu du eta. Patronalen
immobilismoa salatu dugu, eta negoziazio-mahaian berriro esertzeko langileen lan-baldintzak hobetuko dituen proposamen bat aurkeztu behar
dutela eskatu diegu.

Apirilak 25eko greba egunaren ostean, patronalek beraien immobilismoan jarraitzen dute. 5 hilabete igaro dira greba egun hartatik eta sindikatuok ez dugu beraien berririk izan.

Argi dago mobilizazioak intensifikatzeko garaia heldu dela, STEILASek borrokari eutsiko dio!