Zergatik ari gara mobilizatzen?
Hitzarmen berri eta justu bat behar dugulako, honako hauek jasoko dituena: irakastorduak murriztea, KPIaren araberako
soldata-igoerak, hobekuntza nabarmenak sektore feminizatu eta prekarizatuenetan, lanpostuei eustea, lanaldi irregularra eta
LHko LPak erregularizatzea, lan-osasuna… Erreklamazio guztiak zentzuzkoak eta beharrezkoak dira.
Eta horren aurrean, zer eskaintzen dute KEk eta IZEAk?
EZER EZ. Azken negoziazio mahaitik, duela 9 hilabete, patronalen berririk gabe jarraitzen dugu. Ordutik, langileok
elkarretaratzeak eta manifestaldiak egin ditugu, apirilean greba-egun bat egin genuen, joan den hilean 3 greba-egun egin
genituen, 5 greba-egun iragarri genituen abendurako eta patronalek oraindik PROPOSAMENIK GABE.
Sektoreko langileok grebren bidea besterik ez dugu, patronalek negoziazio kolektiboa blokeatu dutelako. Nahiz eta moduluen
bidez jasotzen duten finantzaketa publikoa % 15 baino gehiago handitu den 2020tik, langileen lan-baldintzak berritu gabe
daude ordutik.
Gaur egun, KEren eta AICEren proposamena DENAK DAGOEN BEZALA JARRAITZEA da. Beraz, mobilizazioekin jarraitzea
funtsezkoa da. Ezinbestekoa da guztiok abenduko grebak babestea, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek edukizko
proposamenak ekar ditzaten negoziazio mahaira.
LAN HITZARMEN BERRI BATEN ALDE! ABENDUAK 11, 12, 13, 14 ETA 15, DENOK KALERA!
KE eta AICE-IZEA, NEGOZIATU! BORROKA DA BIDE BAKARRA!
Leave A Comment