LAB, CGT, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok agerraldia egin dugu Iruñean, 2023ko laneko ezbeharren txostena aurkezteko. Lan-istripuak eta gaixotasun profesionalen inguruko datuak jasotzen dira bertan eta adierazi dugu 2023ak azken urteotako joera berretsi besterik ez duela egin. Izan ere, azken 10 urteotan, gutxienez 587 langile hil dira lan istripuz eta 2023an, 59. Gainera, istripu kopuruak ez du etenik, nahiz eta gero eta jende gehiagok zerbitzuetan lan egiten duen zerbitzutan (%73ak), hau da, istripu traumatiko gehien eragiten dituzten sektoretatik kanpo.
Zehazki, 2023an 26.000 lan-istriputik gora egon dira Nafarroan, Estatuko daturik okerrenetakoak. Hemen irakurri daiteke osorik: TXOSTENA
Leave A Comment