Estatuaren legegintzaldi berri bat hasi da, baina ez da aurreikusten aurrerapenik estatuaren eta eskolaren erabateko laikotasunerantz.

Adierazpen hau sinatzen duten erakunde sozial, politiko eta sindikalek dei egiten diete alderdi politiko guztiei, bereziki koalizio-gobernua osatzen dutenei, hezkuntza-komunitateari eta, oro har, gizarteari, hezkuntza-sisteman laikotasun-printzipioa erabat ezartzea lortzeko helburu demokratikoa gauzatzeko, eta horrela, ikasleen kontzientzia-askatasuna babesteko eta eskola-eremuan arrazoi ideologiko edo kulturalengatik ikasleak ez bereizteko.

Kanpaina horrek 20 urte baino gehiago ditu jada, eta hainbat ekimen, interpelazio politiko eta legegintza-proposamen egin dira txandakako gobernu bakoitzaren aurrean eta Diputatuen Kongresuaren aurrean. Ala ere, laikotasun-printzipioa defendatzen dutela dioten indar politikoekin planteamenduetan bat etortzeak ez ditu lortu, orain arte, hezkuntza-sistemaren erabateko laikotasuna bermatzeko gai diren legeak.

Testuinguru horretan, berriro berresten dugu 2018ko otsailaren 22an Kongresuko Hezkuntza Batzordean onartutako legez besteko proposamena indarrean dagoela, kanpaina bateratu honen ekimen baten ondorioz, eta Gobernuari eskatzen diogu:

A- Eskolak erakunde publiko gisa izan behar duen ezinbesteko izaera laikoa bermatzea, erlijio konfesionala hezkuntza-sistema ofizialetik kanpo utziz, hau da, curriculumetik eta eskola-esparrutik kanpo.

B-Espainiako Estatuak Egoitza Santuarekin egindako Akordioak, eta beste erlijio-konfesio batzuekin ildo berean sinatutakoak ere, indargabetzea,; Gobernua agindu hori betetzera behartuz.

Zoritxarrez, mozio hori ez zuen kontuan hartu estatuko gobernuak aurreko legealdian. Bere garaian, 2018an, hainbat legebiltzar-taldek Hezkuntza Batzordean mozioa onartu zuten, talde hauek momentu hartan oposizioan egonik; baina iragan den legealdian (2019-2023) haietatik batek ere ez zuen eskatu mozio hori kontuan hartzea.

Aurreko legealdian onartu zen LOMLOE (Lege horrek ez ditu jasotzen estatuko gobernuko alderdiek 2018an sinatutako gomendioak), eta oraindik ere zalantzak ditugu itunpeko ikastetxe pribatuetan (gehienak katolikoak) Balio Zibikoetako eta Etikoetako Hezkuntza irakasgai berriaren edukiei eta aplikazioari buruz. Ikasgai hori Lehen Hezkuntzako ikasturte batean eta Bigarren Hezkuntzako beste ikasturte batean emango da. Autonomia-erkidegoen eta ikastetxeen (beraien autonomian) partez erlijioa eskatzen ez dutenei ematen ari zaien alternatibaren aplikazioak ere kezkatzen gaitu.

Estatuaren hezkuntza-politikaren gabeziek, hainbat erkidegoren gobernu zein legebiltzarretan eskuin muturra sartzeak larriagotuak, itxaropen gutxiko panorama aurkezten dute: alde batetik, irakaskuntza merkantilizatzeko eta pribatizatzeko prozesuak areagotzen dira, bai irakaskuntza publikoa prekarizatzearen bidetik, bai sektore pribatuari laguntzeko neurrien bidez, gehienak Eliza katolikoaren kontrol ideologikoaren pean. Bestalde, ikastetxe publikoetan gotzainek izendatutako pertsonak mantentzen dira, erlijio-eskolak emateaz gain, hezkuntza-komunitatea kristautzeko eta erlijio-proselitismoa egiteko. Horri guztiari gehitu beharko litzaioke ikastetxe publikoetan gutxiengo erlijioen ordezkariak sartzea, gero eta gehiago, proselitismoa egiteko asmoz. Egia esan, eskuin muturra autonomia eta udal mailan sartzeak kezkatzen gaitu. Baina ez zaigu kezkagarriagoa iruditzen koalizio-gobernuaren duela gutxiko akordioek eskola publiko eta erabat laikoa zabaltzeko bidean aurrera egin gabe jarraitzea.

Horrek guztiak kalte larri bikoitza dakar ikasleentzat, alde batetik, arrazoi ideologikoengatik oso txikitatik (hiru urtetik aurrera, hain zuzen ere) banantzen direlako, Haurtzaroko hainbat Hitzarmen urratuz, eta bestalde, horri gehitu behar zaio pribatizazio-politiken ondoriozko arrazoi ekonomiko eta sozialengatik segregazioa.

Legegintzaldia azaroan hasi eta Gobernu berria Hezkuntza Sistemaren laikotasunaren gaiari heltzen ez dioten akordio batzuen inguruan eratu ondoren, beherago zerrendatzen diren erakundeok indar handiagoz eusten diogu honako hauen aldeko borrokari:

A- Irakaskuntzaren laikotasun osoa bermatzea. Horretarako, beharrezkoa delarik:

1- Erlijioen irakaskuntza konfesionala curriculumetik, ordutegitik eta eskola-eremutik berehala ateratzea.
2-Ez finantzatzea -diru publikoarekin- doktrinamendu erlijiosoa inongo ikastetxetan.
3.- Irakaskuntzako Sare Publikoa sustatzea, funtsezkoa baita guztion hezkuntzarako eskubidea egituratzeko, funts publikoak era guztietako interes pribatuetara desbideratzea saihestuz, arian-arian.

B- Vatikanoarekin egindako Akordioak indargabetzea, Eliza Katolikoak oraindik ere aldarrikatzen dituen pribilegioen oinarri “legala” delako, batez ere hezkuntza-sistemaren barruan, nahiz eta Akordio horien eduki antidemokratikoak gero eta gehiago arbuiatzen diren gizartean eta politikan. Era berean, eskolan erlijioa irakasteko aukera ezartzen duten beste konfesio batzuekiko akordioak baliogabetu behar dira.

Horregatik guztiagatik, Gobernuari eta talde politikoei (batez ere inbestiduraren alde egin dutenei) KONPROMISOAK eskatzen dizkiegu Haurren Eskubide oinarrizkoenetan oinarritutako printzipioak babesteko -estatuko konstituzioan jasota daudelarik baita-, hala nola kontzientzia-askatasuna eta arrazoi ideologiko eta sozialengatik eskola-eremuan ez bereiztea. Horretarako, erlijioa hezkuntza-sistematik ateratzeko konpromisoa hartu behar dute, eta horrek jarduera politikoak eta legegintza-neurriak eskatzen ditu.

2024ko ADIERAZPENA babesten duten erakundeak:

EUROPA LAICA
STEs-i – Confederación de Sindicatos de Trabajadores/as de la Enseñanza
FE-CCOO – Federación de Enseñanza de Comisiones Obreras
Enseñanza UGT Servicios Públicos
FECGT – Federación de enseñanza de CGT
STEM – Sindicato de Trabajadores/as de la Enseñanza de Madrid
STE–CLM – Sindicato de Trabajadores/as de la Enseñanza de Castilla – la Mancha
STECyL – Sindicato de Trabajadores/as de la Enseñanza de Castilla y León
STERM Intersindical Región Murciana – Sindicato de Trabajadoras y Trabajadores de la Enseñanza de la Región
Murciana
USTEA – Unión de Sindicatos de Trabajadores y Trabajadoras en Andalucía (Educación)
SUATEA – Sindicato Unitario y Autónomo de Trabajadores y Trabajadoras de la Enseñanza de Asturias
STEC – Sindicato de Trabajadores y Trabajadoras de la Enseñanza de Cantabria
STEA-i – Sindicato de Trabajadoras/es de la Enseñanza de Aragón
STEG – Sindicato de Traballadoras y Traballadores do Ensino de Galiza
STEILAS – Euskal Herriko Hezkuntzako Langileen Sindikatua / Sindicato de Trabajadores/as de la Enseñanza de
Euskal Herria
FE-CCOO Madrid
CGT – Sindicato de Enseñanza de Madrid
REDES CRISTIANAS
CCBM – Cristianas y Cristianos de Base de Madrid
Católicas por el Derecho a Decidir
UAL – Unión de Ateos y Librepensadores
AMAL – Asociación Madrileña de Ateos y Librepensadores
MHUEL – Movimiento hacia un Estado Laico
FAL – Fundación Acción Laica (Aragón)
Laikotasuna / Colectivo por la laicidad (Gipuzkoa)
HL – Hezkuntza Laikoa Elkartea / Asociación por una Educación Laica (Bizkaia)
Fundació Ferrer i Guàrdia
MRP – Movimientos de Renovación Pedagógica (Madrid)
Movimiento Social por la Escuela Pública de Asturias
Asamblea Marea Verde Madrid
CIDESPU – Ciudadanas en Defensa de la Escuela Pública de Móstoles
Plataforma por la Escuela Pública de Aranjuez
Plataforma por la Escuela Pública de Móstoles
FAPAR “Juan de Lanuza” – Federación de Asociaciones de Madres y Padres de Aragón
FAPA “Miguel Virgós” – Federación Asturiana de Asociaciones de Madres y Padres del Alumnado de la Enseñanza
Pública del Principado de Asturias
EHIGE – Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa / Confederación de Madres y Padres de Euskal Herria
CODAPA – Confederación Andaluza de Asociaciones de Madres y Padres del Alumnado por la Educación Pública
FAPA María Moliner – Albacete
Frente de Estudiantes
Estudiantes en Movimiento
FADEA – Federación de Asociaciones de Estudiantes de Aragón
Estudiantes en Defensa de la Universidad (Aragón)
Fundación Democracia Activa
AFA – Asociación Feminista de Asturias
Colectivo Escuela No-sexista de Asturias
Club de Amigos de la UNESCO de Madrid
Izquierda Republicana
Izquierda Castellana Asamblea Local de Móstoles