Martxoak 8 dela eta, formakuntza-saioa jaso dugu gaur STEILAS sindikatuko liberatu eta hainbat afiliatuk.
Goizeko lehen orduan, Lore Lujanbio Etxeberriaren hitzaldia izan dugu, EHUko irakaslea da Politika eta Administrazio Zientzia Sailean, mendebaldeko gizarteetan emakume zaintzailea eraikitzeko mekanismo nagusiak aztertu ditu doktoretza-tesian, eta transfeminismoarekin lotutako gaiak jorratu ditu Medeak kolektiboan.
Hitzaldian zaintza lanak feminismo materialistatik definitu ditugu, eta horiek iraultzeko proposamenak azaldu dizkigu.
Goizeko bigarren partean, talde txikietan elkartu eta zerrendatu dugu zeintzuk diren gure egunerokotasunean ikusten ditugun zaintza lanak. Horrez gain, horiek maitasun erlaziotik kanpo antolatzearen inguruan aritu gara, eta eskolan zaintza lanak despatriarkalizatzeko politikak proposatu ditugu.
Leave A Comment