Aurrekariak: gertaera garrantzitsuak
Gaur egungo lan hitzarmena 2007ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen. 2009ko abenduaren 31atik iraungita dago, baina edukiek indarrean jarraituko dute beste lan hitzarmen bat osotasunean sinatu arte. Lan hitzarmen honetako 13. artikulua, 19. artikulua eta II. eraskina sindikatuon babesarekin negoziatu eta aldatu ditugu. 2018ko akordioan, beste eduki batzuk ere aldatu ziren, gaur egun horiek enpresak ez dituelarik garatu ezta aplikatu ere. Espainako gobernuak edo Eusko Jaurlaritzak dekretuen edo araudien bidez aldatu dituzte hainbat artikuluen edukiak.
2021ko abenduaren 28an, Espainako gobernuak 2021/20 legea argitaratu zuen, langile publikoen behinbehinekotasunaren tasa %8ra murrizteko eta Haurreskolak Partzuergoko langileentzat egonkortzeko EPE deialdiak egin zituen. Hezitzaileena 2023ko irailean amaitu zen eta kudeaketa langileena amaitu gabe dago.
1/2023 Errege Lege Dekretuan, urtarrilaren 10ekoan, Espainiako gobernuak lan kontratuen ezaugarriak aldatu zituen, kontratazio prekarioak gutxitzeko asmoz. Horregatik, Haurreskolak Partzuergoko lan metaketa kontratuak, gehienez 9 hilabeteko iraupena zutenak, gehienez 6 hilabeteko iraupena izatera pasatu ziren. Langileen Estatutuan eman diren aldaketek gai honen inguruko negoziazioa irekita uzten dute.
2023ko irailetik aurrera, haurreskola publikoak doakoak dira. Neurri horrek, zerbitzuaren eskaera handitzea ekarri du.
Horren azterketa egin ostean STEILAS sindikatuaren hausnarketa honako hau da
2023ko azaroaren 2an izan genuen Haurreskolak Partzuergoko negoziazio mahaian eman zizkiguten datuen arabera, hezitzaileentzako 67 lanpostu libre bete behar izan ziren bitartekotasun kontratuen bidez (LEPartekoak), eta, gainera, azaroan beste 60 hezitzaile kontratatzea aurreikusten zen lan metaketa kontratuen bidez, zerbitzuaren hazkundeari erantzun ahal izateko. (Haurreskolak Partzuergoko LZan beti egon dira lanpostu hutsak balizko matrikulazio hazkundeari aurre egin ahal izateko).
Argi dago hazkunde horren kudeaketari aurre egiteko lan-karga handitu dela Haurreskolak Partzuergoko departamentu guztietan.
Datorren ikasturteari begira, Haurreskolak Partzuergoko matrikulazioaren balizko igoerari kalitatezko zerbitzuarekin erantzun ahal izateko, hezitzaileen LZan lanpostu hutsak egon behar dira. Horrela, lan-kontratu egonkorrak egin ahal izango dira, haurren behar integral guztiei une oro erantzun egokia eman ahal izateko.
Orain arte, eta araudiak esaten duen bezala, kontratu horiek bitartekotasun kontratuak izango dira. Kontratu horiek enpresak, iraila eta urriaren hasieran egiten ditu gehienbat. STEILASek, kontratu horiek gutxienez irailetik abendura bitartean egitea babesten du, Langileen Estatutuan oinarrituz.
Kudeaketako langileen LZri dagokionez, ezinbestekoa da lanpostu berriak sortzea urteetan zapalduta eta estalita egon diren langileen beharrak betetzeko. Lanpostu horiek STEILAS sindikatuak urteetan eskatu ditu, departamentu horietan lan egiten duten eta, egunerokoan, premia horiek antzematen dituzten pertsonen eskaerari kasu eginez. Hona hemen orain arte eskatu ditugun lanpostuetako batzuk: arreta goiztiarreko teknikari bat, informatikari bat eta euskara-eta berdintasun-teknikari bat. Horrez gain, eta lan-kargari aurre egiteko, gutxienez administrari bat gehitu behar da sail guztietan, hau da, 5 administrari gehiago. STEILAS sindikatuaren plataforma Haurreskolak Partzuergoa
Lan hitzarmenaren negoziazioan STEILAS sindikatuak honako hau eskatzen du:
Hezkuntza Sailak Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa zuzena egitea, eskola mapan txertatuz, ondoko eskola publikoarekin zerbitzua parekatu eta koordinatuz eta matrikulazioa euskal eskola
publikoaren kanpainarekin bateratuz.
Lanpostuen zerrenda + lanpostuen estrukturalizazioa + kontratazioa + desplazamentuen erabileraren amaiera:
1. Doakotasunak dakarren ikasle hazkundeari aurre egin ahal izateko hezitzaileen LZa handitu behar da ikasturte hasiera guztietan, gutxienez, 100 lanpostu hutsik utzita.
2. Kudeaketa langileen lan kargei aurre egiteko, gutxienez, LZn 8 lanpostu gehitu eta lanpostu berri gehiago sortzeko konpromisoa hartuko da.
3. Hezitzaileen kontratazioa:
a. LEP-arteko kontratuak egingo dira sortutako behar berriak asetzeko irailetik abendura arte.
b. Lan metaketak urtarriletik aurrera egingo dira behar berriak asetzeko.
4. Desplazamenduak ekiditeko:
• Lan Metaketa kontratua daukaten hezitzaileak ezin izango dira mugituak izan.
• Ordezkapen kontratua daukan langilea bere titularrari lotuta egongo da, beraz soilik titularraren mugimenduek eragingo diote.
5. EPEak hiru urtero egin behar dira edota maizago behin-behinekotasun tasa %8tik igotzekotan.
6. Lekualdatze lehiaketan bitartekotasun kontratuekin beteta dauden lanpostu guztiak atera behar dira.
Ratioak:
Haurreskolak Partzuergoak hezkuntza langile/unitate ratioak aplikatuko ditu, haurren hezkuntza nahiz kontrataturiko pertsonalaren lan eskubideak –hitzarmen honetan adostuak– bermatzeko: ordutegiak, egutegiak, egun libreak, arreta zuzeneko zein prestakuntza eta koordinazio orduak, murrizketak, lizentzia, baimenak, oporrak eta abar.
Ezinbestekoa da hezitzaile bakarra inoiz ez gelditzea lantokian: 2 jardun oso momentu oro, haurreskola txikietan baldintzarik gabe.
• 0-1 urte: 2 jardun oso, gehienez 8 ume gelan.
• 1-2 urte: 2 jardun oso, gehienez 13 ume gelan.
• Taldekatzea: 2 jardun oso, gehienez 10 ume gelan.
Ordainsariak:
• Aurreko urteetako galerak berreskuratzeko neurriak jarri.
• Eros ahalmenaren %10a berreskuratu.
• Osagarriak/plusak adostu eta gehitu.
• Koordinatzaile plusa handitu.
• Itzarriko diru sarrerak soldatan materializatu.
Lan zama arindu:
• Asteko lanaldia 30 ordukoa izango da.
– KUDEAKETA LANGILEEN kasuan, urtean 1335 orduko lanaldia izango dute, formakuntzarako denbora barne (50 ordu). Eguneko lanaldia 8.00-16.00 izango da eta txandak antolatuko dira.
– HEZITZAILEEN kasuan: Hezkuntzako irakasleekin lan orduak parekatu: 1.260 ordu urtean.
Eguneko lanaldia 6 ordura murriztu, 193 lanegun langile bakoitzak egin beharko ditu. Beraz, 17 lanegun gutxiago ateratzen dira; 2 aste neguko oporraldian, beste 2 aste udaberriko oporraldian eta gelditzen diren egun libreak uztailaren amaieran hartuko dira. Hezitzaileek 6 lan egun haur gabe izango dituzte, 5 kurtso hasieran eta 1 kurtso amaieran antolakuntzarako,
ekintza plana aurrera eramateko,koordinatzaileen formakuntzarako, familiekin elkarrizketak egiteko…
Haurreskola 189 egun irekita egongo da familiei zerbitzua emateko
• Koordinaziorako denbora handitu.
• Prestakuntzarako/Osagarrirako hezitzaile bakoitzak eguneko ordu bat izan.
• Adinagatiko murrizketa ordezkatu.
• Behar berriei erantzuteko baliabideak jarri.
• Bi jardun oso gelako.
• Kudeaketa langileen lan zama arintzeko neurriak txertatu: Ordezkagunea, ofimatika
eguneratu prozesuak eta komunikazioa arintzeko…
• Urte sabatikoa izateko eskubidea.
Gazte berritze plana:
• Errelebo kontratua: 75/25, kontratu mugababeak egin behar direnez, jada egindako LEPetako zerrendak erabili.
• Errelebo kontratua langile guztientzat.
• Erretiroa 65 urterekin.
• Adinagatiko murrizketa 1/3 batekoa izatea eta hau beti ordezkatua izatea.
Lan osasuna:
• Birpentsatu, berrantolatu eta jardunaren proportzioa mantendu.
• Ordezkoentzat formazioa egokitu eta aukerak zabaldu.
Formakuntza berritze plana:
• Gaixotasun profesionalen aitortza eta hauek langileen lanpostuen errealitatera egokitu.
• Gaixotasunagatiko zerbitzu enginkizunak eta lanpostuen permutak adostu.
Lizentzia, baimenak eta eszedentziak:
• Eguneratu eta zehaztu.
Ordezkoen araudiak:
• Kudeaketa langileak: Ordezkoen araudia, ordezkatzeko egoerak eta barne promozioa.
• Hezitzaileak: Ordezkoen araudia berritu eta Ordezkagunearekin batera arautu.
• Jardun partzialeko kontratuak dituzten langileak esklusibitatetik salbuetsita geldituko dira.
Leave A Comment